135. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ELORTZIBAR

Xehetasun-azterketa, Zuluetako 6. poligonoko 314. lurzatian. Behin betiko onespena

2007ko abenduaren 10eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Noain Elortzibarko Udal Planeko Zuluetako 6. poligonoko 314. katastro-lurzatian egindako xehetasun-azterketaren behin betiko onespena, Pilar Lasaga Díazek sustatuta. Onetsitako hirigintzako araudia, aldiz, ez zen argitaratu.

Beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da hirigintzako araudi hori, bat etorriz xedatutakoarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 29.2 artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2024ko ekainaren 14an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2409829