2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Aldaketa, Edateko uraren horniduraren, saneamenduaren eta estolderiaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Martzillako Udalak, 2024ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Edateko uraren horniduraren, saneamenduaren eta estolderiaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, bat etorriz 1046/2024 administrazio espedientean ageri denarekin.
Espedientea jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunean, iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundearen iragarki-taulan, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten, eta ordenantzaren eduki osoa argitara emanen da. Ordenantza fiskal hau indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.
Martzillan, 2024ko ekainaren 14an.–Alkatea, María Esther Villanueva Ucar.
Iragarkiaren kodea: L2409731