2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMOTZ
2024ko lan-egutegia
Imozko Udalak, 2024ko ekainaren 2an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen 2024ko lan-egutegia onestea Imozko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:
–Urtarrilaren 1a. Urteberri eguna.
–Martxoaren 28a. Pazko osteguna.
–Martxoaren 29a. Pazko ostirala.
–Apirilaren 1a. Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a. Langileen eguna.
–Uztailaren 25a. Santiago eguna.
–Uztailaren 26a. Herriko jaia.
–Abuztuaren 15a. Jasokundearen eguna.
–Abuztuaren 16a. Herriko jaia.
–Azaroaren 1a. Santu Guztien eguna.
–Abenduaren 3a. Nafarroaren eguna.
–Abenduaren 6a. Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 25a. Eguberri eguna.
Orobat, baliogabeak izanen dira, 2024. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.
Imozko Udaleko administrazioko lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izanen da eta honela banatuko da:
1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Lanaldia 7:00ak eta 16:30 bitartean bete beharko da.
2. Artikulu honetako aurreko apartatuetan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia duten enplegatuei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan-egutegi berezia izanen baitute.
3. Imozko Udalean jendea hartzeko eta bertako erregistro orokorra irekita egoteko ordutegia 9:00etatik 14:00etara bitartekoa izanen da, astelehenetik ostiralera.
4. Organo administratibo eskudunek arauz ezarritako oporrak honelaxe emanen dituzte: oporraldi luze bat edo bi, eta urtean zehar hartzeko egun solte batzuk, zerbitzuaren beharrek aukera ematen dutenean.
5. Aurreko apartatuetan adierazitako lanaldiaren eta oporren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrengatik lanaldi bereziren bat ezarrita duten langileei, ez eta haur-eskolari atxikitako langileei ere, horiek beren lan-egutegi espezifikoaren arabera arautuko baitira; nolanahi ere, oro har ezarritako lanaldiaren urteko lanordu kopurua errespetatu beharko dute.
Nolanahi ere, urteko lanaldia izanen da Nafarroako Administrazio Publikorako 2024an oro har behin betiko ezartzen dena. Aldaketaren bat izanez gero, behar diren egokitzapenak eginen dira.
Imotzen, 2024ko ekainaren 12an.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.
Iragarkiaren kodea: L2409596