2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
Aldaketa, Udal Planeko 71. artikuluan. Behin betiko onespena
Fontellasko Udalak, 2024ko maiatzaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
1. Behin betiko onestea aldaketa puntuala Fontellasko Udal Planean, 71. artikulua aldatzeari dagokionez ("Lurzatien baldintzak, eraikinaren kokapena eta bolumena, b puntua"), Carlos Sánchez Diestrok egindako proposamenaren arabera.
2. Erabaki hau, aldatzen den araudiarekin batean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta horren berri ematea Lurralde Kohesiorako Departamentuari, onetsitako agiria igorrita.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Fontellasen, 2024ko maiatzaren 24an.–Alkate udalburua, Erika Lasheras Munárriz.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2409907