135. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Udal ordenantza, kontribuzio bereziak arautzen dituena. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2024ko ekainaren 13an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

a) Hasiera batez onestea Cascanteko Udaleko kontribuzio bereziak arautzen dituen ordenantza.

b) Hasiera batez onetsitako ordenantza jendaurrean edukitzea hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

c) Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatua bete beharrez.

Cascanten, 2024ko ekainaren 14an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2409720