135. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Jarduera-lizentziaren eskaera. Udaletxea eta kontzeju-etxea

Biurrungo Kontzejuak eta Biurrun-Olkozko Udalak udaletxea eta kontzeju-etxea ezartzeko prozedura sustatu eta dagokion jarduera-eskaera egin dute. Biurrun-Olkozko 2. poligonoko 1. eta 642. lurzatietan kokatuko da.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41.1b) artikuluan xedatua bete dadin, aditzera ematen da espedientea jendaurrean egonen dela Idazkaritzan, hogei egun baliodunean, hura aztertu eta, kasua bada, bidezko jotzen diren alegazioak edo oharrak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Biurrun-Olkotzen, 2024ko ekainaren 13an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2409694