2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Jarduera-lizentziaren eskaera. Kultur zentroa, biltegia eta bulegoak dituena
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Sustatzailea: Nafarroan bizi diren bulgariar musulmanen elkartea.
Jarduera: kultur zentroa, biltegia eta bulegoak dituena.
Tokia: Plazaola industrialdea, E kalea, 4. nabea, Aitzoainen.
Berriobeitin, 2024ko ekainaren 18an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2409786