135. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1217. lurzatian. Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2024ko ekainaren 19an egindako ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, helburu duena Aiegiko udal katastroko 1. poligonoko 1217. lurzatian dagoen eraikinaren barneko antolamendua definitzea. Zehazki, eraikineko gehieneko sestrak eta lerrokadurak definitu nahi dira, egun dagoen azalera eraikia –eta, hortaz, eremu eraikigarria ere– handitzeko. Azterketa Cristina Santamaría Barbarinek sustatu du.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluetan xedatuarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aiegin, 2024ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2410118