2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARESO
Hiri-jarduketarako plan berezia, Aresoko 1. poligonoko 15. lurzatian. Behin betiko onespena
Aresoko Udalak, 2024ko otsailaren 23an egindako ohiko bilkuran, behin betiko onestea erabaki zuen Iker Barandarain Caballerok eta Eneritz Iraola Odriozolak sustatutako hiri-jarduketarako plan berezia. Planak 1. poligonoko 15. lurzatia berrantolatzea du helburu, bi lurzati definituz eta horien gainean 4 etxebizitza eraikitzeko aukera emanez, eraikigarritasuna handitu gabe.
Argitara ematen da, hirigintzako araudiarekin batera, jarraikiz ezarritakoari uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Areson, 2024ko maiatzaren 29an.–Kudeaketa batzordeko lehendakaria, María Beatriz Muro Martinez.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2409586