2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARESO
P1-A eta ZV Eluseder 2 lurzatien aldaketa. Behin betiko onespena
Aresoko Udalak, 2024ko otsailaren 23ko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa xehatu bat Aresoko Udal Planean, P-1 lurzatia handitzeko, berdegune publikoa murriztearen kontura, Arista Arquitectos, SLk 2023ko otsailean idatzitako proiektuari jarraikiz, eta Aresoko Udalak sustatuta.
Hasierako onespena argitaratu zen 2023ko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean.
Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Areson, 2024ko maiatzaren 29an.–Kudeaketa batzordeko lehendakaria, M.ª Beatriz Muro Martinez.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2409585