1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
AKATS ZUZENKETA, azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuarena, zeinaren bidez Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri baitzen.
Foru dekretu hori 2023ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 23koan. Euskarazko bertsioan zenbait akats atzeman direnez, iragarki honen bidez zuzentzen dira.
35. eta 36. artikuluetan, honela dioen tokian:
"35. artikulua. Turismoaren Lurralde Garapen Jasangarriaren Zerbitzuaren egitura.
Turismoaren Lurralde Garapen Jasangarriaren Zerbitzuak atal hauek ditu:
a) Turismo Behatoki eta Berrikuntzako Atala.
b) Turismo Gobernantzaren eta Plangintzaren Atala.
36. artikulua. Turismo Behatoki eta Berrikuntzako Atalaren eremu materiala eta funtzionala.
Turismo Behatoki eta Berrikuntzako Atalak honako eginkizun hauek izanen ditu:"
Honako hau behar du:
"35. artikulua. Turismoaren Lurralde Garapen Jasangarriaren Zerbitzuaren egitura.
Turismoaren Lurralde Garapen Jasangarriaren Zerbitzuak atal hauek ditu:
a) Turismo Behatokiko eta Berrikuntzako Atala.
b) Turismo Gobernantzaren eta Plangintzaren Atala.
36. artikulua. Turismo Behatokiko eta Berrikuntzako Atalaren eremu materiala eta funtzionala.
Turismo Behatokiko eta Berrikuntzako Atalak honako eginkizun hauek izanen ditu:"
Laugarren eta bosgarren xedapen gehigarrietan, honela dioen tokian:
"Laugarren xedapen gehigarria.–Izendapenak berrestea.
1. Honako izendapen hau berretsi da, gertatu zen baldintza berberetan:
Turismoaren Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendaria: izena aldatu, eta Turismoaren Lurralde Garapen Jasangarriko Zerbitzuko zuzendaria jarri.
2. Berretsi egiten dira, bitarteko gisa, honako izendapen hauek:
a) Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Ataleko burua; izena aldatu, eta Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Ataleko burua jarri.
b) Turismo Eraldaketako eta Behatokiko Ataleko burua; izena aldatu eta Berrikuntza eta Turismo Behatokiko Ataleko burua izanen da.
Bosgarren xedapen gehigarria.–Atalburutza berrietarako eskakizunak.
Foru dekretu honen bidez sortzen diren ataletako burutza berriak betetzeko, baldintza hauek bete behar dira:
–Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atala.
Maila: A, B.
–Turismo Gobernantzaren eta Plangintzaren Atala.
Maila: A B C D.
–Berrikuntza eta Turismo Behatokiko Atala.
Maila: A B C D."
Honako hau behar du:
"Laugarren xedapen gehigarria.–Izendapenak berrestea.
1. Honako izendapen hau berretsi da, gertatu zen baldintza berberetan:
Turismoaren Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendaria: izena aldatu, eta Turismoaren Lurralde Garapen Jasangarriko Zerbitzuko zuzendaria izanen da.
2. Berretsi egiten dira, bitarteko gisa, honako izendapen hauek:
a) Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Ataleko burua; izena aldatu, eta Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Ataleko burua izanen da.
b) Turismo Eraldaketako eta Behatokiko Ataleko burua; izena aldatu, eta Turismo Behatokiko eta Berrikuntzako Ataleko burua izanen da.
Bosgarren xedapen gehigarria.–Atalburutza berrietarako eskakizunak.
Foru dekretu honen bidez sortzen diren ataletako burutza berriak betetzeko, baldintza hauek bete behar dira:
–Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atala.
Maila: A, B.
–Turismo Gobernantzaren eta Plangintzaren Atala.
Maila: A B C D.
–Turismo Behatokiko eta Berrikuntzako Atala.
Maila: A B C D."
Iruñean, 2024ko ekainaren 4an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Iragarkiaren kodea: F2408975