134. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

180E/2024 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, aldatzen dituena zenbait laguntza emateko deialdiaren oinarriak. Deialdi hori energia iturri berriztagarrien gaineko pizgarri-programak gauzatzeko da, autokontsumorako eta biltegiratzeko, bai eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko ere, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan. DDBN identifikazioa: 590074; 607026; 607030; 607032; 607034; 607040; 607045; 607046; 607047; 607048; 607049; 607052.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren urriaren 15eko 121E/2021 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza deialdi bat onetsi zen iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumorako eta biltegiratzerako eta, orobat, bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko.

Deialdi honen funtsak zuzenean esleitu zaizkio Nafarroako Foru Komunitateari, ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretuaren bidez onetsi baitziren. Izan ere, errege dekretu horren bidez onartu zen autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzeneko laguntzak ematea energia iturri berriztagarrien gaineko pizgarri-programa batzuk gauzatzeko, autokontsumorako eta biltegiratzeko, bai eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko ere.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 242E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdiaren oinarriak aldatu ziren maiatzaren 17ko 377/2022 Errege Dekretuarekin bat egin zezaten.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren maiatzaren 19ko 132E/2023 Ebazpenaren bidez, gastua 9.868.897,08 euro handitzea onetsi zen.

Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutua BP enpresa-erakunde publikoaren lehendakariaren 2023ko uztailaren 19ko eta 2023ko azaroaren 20ko ebazpenen bidez, ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretuan ezarritako aurrekontua handitu zen. Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren lehendakariaren ebazpen horietan, Nafarroako Foru Komunitateari esleitutako aurrekontua handitzea onetsi zen, honela:

EBAZPENA

JATORRIA

DEIALDIAREN
ZENBATEKOA
(euroak)

BETE BEHARREKO MUGARRIAK ETA HELBURUAK

2. handitzea

2023-07-19

SEEParen hasierako aurrekontu-zuzkidura

3.409.565,78

7.O. eta 8.O.

Gerakinaren 2. handitzea

2023-11-20

SEEParen hasierako aurrekontu-zuzkidura

353.424,70

7.O. eta 8.O.

3. handitzea

2023-11-20

SEEPerako beste gehigarri bat

7.526.600,55

31.O.

SEEPerako beste gehigarri bat egitean (Kontseiluaren 2023ko urriaren Erabaki bidez onetsi zen), SEEParen 31. osagarri berriaren (31.O., 1.I.) 1. inbertsioan ezarritako mugarriak eta helburuak betetzea errazten da, batez ere #478 O.I.D. helburuari dagokionez. Ekarpen hori egiten ahal da, besteak beste, jada existitzen diren eta funtzionamenduan dauden tresna juridikoei esker, horien artean ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretua.

Halaber, ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretuan adierazitako lehenengo aurrekontu esleipenean, Zuzeneko Inbertsioetarako 6. programan 500.000 euro gorde ziren [820001.82500.6031.425203 partida]. Ez direnez erabiliko, bigarrenez handitu ondoren eta Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua (IDAE) MP enpresa-erakunde publikoko presidentearen 2023ko urriaren 19ko eta 2024ko ekainaren 10eko ebazpenen ondoren, 500.000 euro horiek Dirulaguntzen partidako 6. programan berresleitu ziren [820001.82500.7701.425203 partida]. Aldaketa hori zenbatzeko, urte anitzetako exekuzio plana aldatu da eta Kudeaketa Planaren hurrengo aldaketan txertatuko da.

Aurrekontuaren handitzeak onetsi, zeharkako kostuak eta zuzeneko inbertsioak kendu eta deialdira zuzeneko inbertsioen 6. programaren zenbatekoa berresleitu ondoren, deialdi honen zuzkidura ekonomikoaren handitzeen zenbatekoa 11.789.591,03 euro da eta programa eta osagaietan banatuko da.

Halaber, abenduaren 27ko 1178/2023 Errege Dekretuaren hirugarren artikuluak ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretuak arautzen duen deialdia aldatzen du (1178/2023 Errege Dekretuak araudia aldatzen du eta Europako estatu-laguntzen esparrura egokitzen ditu Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren energia-birgaitzerako eta energia berriztagarrietarako laguntza-programa jakin batzuk). Beraz, "Iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumorako eta biltegiratzerako eta, orobat, bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko dirulaguntzak" izeneko deialdiaren oinarriak aldatzen dira (deialdi hori Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren urriaren 15eko 121E/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen).

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aurrekontua bigarrenez eta hirugarrenez handitzea onartu ondoren, deialdiaren aurrekontu zuzkidura handitzea. Zenbatekoa honela banatuko da:

URTEA

PROG. 1

PROG. 2

PROG. 3

PROG. 4

PROG. 5

PROG. 6

GUZTIRA
(eurotan)

31.O. (G)

31.O. (A)

31.O. (G)

31.O. (A)

8.O.

7.O.

8.O.

31.O. (G)

8.O.

31.O. (A)

7.O.

2024

1.808.783,40

15.000,00

235.848,00

239.000,00

-

3.029.824,05

356.461,35

4.914.379,20

58.068,43

313.589,95

818.636,65

11.789.591,03

2. Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren urriaren 15eko 121E/2021 Ebazpenak onetsitako deialdiaren 10. oinarriko 1. apartatua aldatzea, diruz lagundutako jarduketak justifikatzeari dagokionez. Testua honako hau izanen da:

"10.1. Onuradunek gehienez hemezortzi hilabeteko epean justifikatu beharko dute jarduketa, laguntza emanen zaiela jakinarazten zaienetik aurrera, eta betiere 2025eko abenduaren 31 baino lehen. Horretarako, 8.1 oinarrian ezarritako moduan aurkeztu beharko dute ordainketa eskaera, bai eta deialdi honen II. eranskinean (AII.B) eskatutako dokumentazioa ere.

Justifikazioak aintzat hartuko ditu, halaber, Europar Batasunak eta Espainiak Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruz emandako araudiaren eskakizunak".

3. Aldatzea deialdiaren oinarriak, abenduaren 27ko 1178/2023 Errege Dekretuaren hirugarren artikuluarekin bat egin dezaten, honako apartatu hauetan:

a) 5. oinarria, abenduaren 27ko 1178/2023 Errege Dekretuaren hirugarren artikuluaren laugarren puntuarekin bat etor dadin.

b) III. eranskineko A3 (Laguntzak kalkulatzeko erreferentziazko balioak) apartatua, abenduaren 27ko 1178/2023 Errege Dekretuaren hirugarren artikuluaren 10. puntuarekin bat etor dadin.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta, honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hartan espediente zenbakia adierazita (goiburuan agertzen da, "Erreferentzia: espedientea" hitzen ondoren).

Iruñean, 2024ko ekainaren 21ean.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2410041