134. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko batzarrak, 2024ko ekainaren 13an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea).

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, batzarrak haiek ebazteko erabakia hartuko du, eta plantilla behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsiko da, aitzineko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Zangozan, 2024ko ekainaren 14an.–Mankomunitateko burua, Marta Tiebas Lacasa.

Iragarkiaren kodea: L2409683