134. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Udalaren izena aldatzea. Jendaurreko informazioa

Noain Elortzibarko Udalak, 2024ko ekainaren 11n egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea aldaketa udalaren izenean: Noáin (Valle de Elorz) - Noain (Elortzibar Udala) izenetik Ayuntamiento del Valle de Elorz - Elortzibarko Udala izenera.

2. Erabaki hau jendaurrean jartzea, hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren taula digitalean argitaratuz, ukituak direla uste duten partikularrek eta entitateek aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak eta erreklamazioak. Halaber, espedientea interesdunen eskura egonen da Udalaren Idazkaritzan, jendaurreko informazioaren tramitean kontsulta dezaten. Iragarki hau interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan.

Noain Elortzibarren, 2024ko ekainaren 12an.–Alkatea, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2409553