134. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Aldaketa 2024ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Arguedasko Udalak, 2024ko maiatzaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean egon zen hamabost egun baliodunean, haren onespena 2024ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 27an, argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea).

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da 2024ko plantilla organikoaren aldaketa.

Argitara ematen da, bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoa (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea).

Arguedasen, 2024ko ekainaren 18an.–Jarduneko alkatea, Saturnino Rapún Urzainqui.

PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETA

Lanpostuen zerrenda

KARGUA

LANPOSTUAREN KODEA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA/
TALDEA

SARBIDEA

OSAGARRIA

Bateraezintasuna

Maila

Lanpostua

Lanaldiaren luzapena

Arriskua

Berariazkoa

ZERBITZU ANITZETAKO PEOIA

115.5

F

D

OL*

%12

%8,52

(*) Oposizio-lehiaketa.

Iragarkiaren kodea: L2409789