1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
AKATS ZUZENKETA, abenduaren 27ko 307/2023 Foru Dekretuan. Haren bidez, 2023ko enplegu publikoaren eskaintza partziala onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Eskaintza hori zen 2023. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean aurreikusitako ordezte-tasari zegokiona.
Akatsa atzeman da abenduaren 27ko 307/2023 Foru Dekretuaren testuan. Aipatu dekretuaren bidez, 2023ko enplegu publikoaren eskaintza partziala onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Eskaintza hori zen 2023. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean aurreikusitako ordezte-tasari zegokiona. Dekretua 2023ko 269. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29koan, eta bidezkoa da hura zuzentzea:
1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren eskaintza partziala onestea.
1.2. I. eranskinean biltzen dira lanpostuen xehetasunak.
Honako hau dioen tokian:
I. ERANSKINA.–LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA
ATXIKIPENA | LANPOSTU HUTSA | MAILA | LANALDIA | LANPOSTUA |
LEHENDAKARITZAKO, GOBERNU IREKIKO ETA NAFARROAKO PARLAMENTUAREKIKO HARREMANETAKO ZUZENDARITZA NAGUSIA | KUDEAKETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA | A | Osoa | 939 |
Honako hau behar du:
I. ERANSKINA.–UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA
ATXIKIPENA | LANPOSTU HUTSA | MAILA | LANALDIA | LANPOSTUA |
TELEKOMUNIKAZIOETAKO ETA DIGITALIZAZIOKO ZUZENDARITZA NAGUSIA | KUDEAKETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA | A | Osoa | 3839 |
Iruñean, 2024ko ekainaren 19an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2409972