1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
62/2024 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira proiektu honetarako: 45MW-eko (52,42 MWp) "La Nava (bis) eguzki-instalazio fotovoltaikoa", Tuterako eta Castejongo udal-mugarteetan.
Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiaren irailaren 20ko 126/2023 Ebazpenaren bidez eraikitzeko administrazio-baimena eman zen proiektu horretarako (1. fasea), bai eta haren onura publikoa zehazki deklaratu ere.
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.
Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Castejongo alkateari, edo hark eskuordetzen duen zinegotziari, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Castejongo udaletxean, 2024ko uztailaren 30ean.
Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.
2. Ebazpen hau Solen Desarrollos SLU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Castejongo Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 23an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.
Iragarkiaren kodea: F2408441