2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDAZA, MIRAFUENTES ETA NAZARKO UDALEN BATASUNA
2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
2024ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 27koan, argitaratu zen 2024ko plantilla organikoaren hasierako onespena. Jendaurrean egon den bitartean ez denez alegaziorik jarri, behin betiko onetsirik gelditzen da plantilla organikoa, eta indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Mendazan, 2024ko ekainaren 18an.–Alkatea, Javier Senosiáin Paternáin.
2024ko PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
1.–Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Lanaldi osoa. Sarbidea: erregelamenduaren araberakoa. Egoera: hutsik. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Mendaza, Mirafuentes eta Nazarko Udalen Batasuneko langilea da.
2.–Lanpostua: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Lanaldi osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %37,52. Mendaza, Mirafuentes eta Nazarko Udalen Batasuneko langilea da.
Iragarkiaren kodea: L2409798