2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Deialdia, dirulaguntzak emateko Gizarte Ongizate Alorraren barnean interesekoak diren gizarte entitateei (2024). Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 768824.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/768824).
Oinarri hauen xedea:
Dirulaguntzak emateko deialdi honen helburua da 2024an laguntza ekonomikoa ematea Eguesibarren helbidea duten eta Eguesibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Alorraren barnean interesekoak diren irabazi-asmorik gabeko gizarte entitateei (4.c puntuan deskribatzen direnak).
Nahitaezko baldintza izanen da Eguesibarko udal-mugartean egitea edo gertatzea, oro har, dirulaguntzaren xedea, proiektua, jarduera, jokabide berezia edo egoera (jada gauzatuak nahiz oraindik gauzatu gabeak).
Salbuespen gisa, Eguesibarren erroldatuta ez dauden entitateentzat, diruz lagundu beharreko inguruabarrak zuzenean mesede egin beharko dio udal interesari. Azken baldintza hori behar bezala justifikatu beharko da espedientean, dirulaguntza eman aurretik, txosten arrazoituaren bidez.
Entitate onuradunak.
Oinarri hauetan aipatutako laguntzen onuradunak izaten ahalko dira honako baldintza hauek betetzen dituzten entitateak soilik:
a) Irabazi-asmorik gabekoak izatea (irabazi-asmorik gabeko entitate, elkarte edo fundazioak).
b) Jarduerak egitea prebentziorako, laguntza emateko, gizarteratzeko, eta herritarren parte-hartzearen sustapenerako eta sentsibilizaziorako, Gizarte Zerbitzuen esku-hartzearen eremuaren barnean.
c) Entitateko pertsonek aurrekaririk ez izatea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik, adingabeentzako jardueren kasuan (VII. eranskina).
d) Proiektuen bideragarritasuna bermatzeko egitura eta baliabideak izatea.
e) Egunean izatea Eguesibarko Udalarekiko betebehar fiskalak eta, oro har, ekonomikoak.
Aurkezteko epea.
Dirulaguntzaren eskabideak eta frogagiriak 15 eguneko epean aurkeztu beharko dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Eguesibarko Udalaren Erregistro Elektroniko Orokorrean (https://sedeelectronica.valledeegues.es/). Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2024ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2409778