132. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Hiri-jarduketarako plan berezia, hiri-berroneratzeko jarduketa bat egiteko Eltzaburuko auzo batean

Ultzamako Udalak, 2024ko ekainaren 13an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente hau: "Hiri-jarduketarako plan berezia, hiri-berroneratzeko jarduketa bat egiteko Eltzaburuko auzo batean (kaleek eta oinezkoentzako espaloiek osatutako hiri-espazioa)". Espedientea jendaurrean egonen da udal honetako Idazkaritzan, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7, 49.-1-a) eta 2, 61.-2 eta 3, 62.-1-b), 71.-9 eta 10, 72 eta 79.-1 artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako.

Larraintzarren (Ultzama), 2024ko ekainaren 13an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2409780