2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Telekomunikazioak hedatzeko plana. Hasierako onespena
Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko ekainaren 7an, erabaki zuen hasiera batez onestea Tuterako alde zaharrean zuntz optikoa hedatzeko plana, Telefónica de España SAUk sustatuta; hori guztia, bat etorriz Telekomunikazioei buruzko ekainaren 28ko 11/2022 Lege Orokorraren 49. artikuluan, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 83. artikuluari dagokionez, xedatutakoarekin.
Erabaki horretan xedatutakoaren arabera, telekomunikazioak hedatzeko plan hori jendaurrean jarriko da 20 egun baliodunean, dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, espedientea nahi duen orok azter dezan eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Horri dagokionez, interesdunen eskura geldituko da tramitatutako administrazio espedientea, Hiri Garapen Jasangarriaren Alorrean (4. solairua) azter dadin.
Alegaziorik aurkezten ez bada, telekomunikazioak hedatzeko plana behin betiko onetsitzat joko da, horri buruzko berariazko erabakirik hartu beharrik gabe, eta onespen horren iragarkia argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan.
Tuteran, 2024ko ekainaren 7an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2409464