132. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, 2024an kultura eta arte entitateei dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubidean. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 768099.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/768099).

Deialdiaren xedea:

Araubide bat ezartzea dirulaguntzak emateko, irabazi asmorik gabeko entitateei, baldin egiten badituzte, Iruñean, artearekiko jakin-mina lantzeko ekimenak, eta laguntzen badute kultura eta artea zabaltzen, artearen eta kulturaren edozein motatako adierazpideen bidez.

Onuradunak:

Onuradun izaten ahalko dira dirulaguntza emateko egoeran dauden pertsonak edo entitateak, jarraian azaltzen diren inguruabarretan badaude, eta Dirulaguntzen ordenantza orokorraren 10. artikuluan ezarritako debekuetako bat ere ez badute.

–Legez eratutako eta dagokion erregistroan inskribatutako pertsona juridikoak izatea, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

–Estatutuetan, helburuen artean edukitzea deialdi honen xedearekin lotutako jarduerak egitea (kultura eta artea zabaltzeko jarduerak) edo normalean kultura jarduerak edo kultura eta ondarea sustatu, haien balioa nabarmendu eta babesteko jarduerak.

–Irabazi-asmorik ez izatea.

Helburua:

Deialdi honen helburua da kultura eta arte proiektuen eta ekimenen garapena erraztea, honako hau sustatuz: tokiko kultura sortu, ekoiztu, zabaldu, kontserbatu eta kudeatzea, hura libreki eta dibertsitateaz adieraztea, herritarrengana hurbiltzea, kulturaren arloan aritzen diren langileen profesionalizazioa, artista eta kultura eragileen kudeaketan eta proiekzioan jardunbide egokiak izatea; halaber, baita proiektu horiek sustatzen dituzten entitateen kudeaketa egiturak mantentzea ere, kulturaren ekonomia garatzen lagunduz.

Oinarri arautzaileak:

Dirulaguntzen deialdi publikoa, norgehiagokako araubidean, denetariko adierazpideen bidez Iruñean kultura zabaltzen laguntzen duten irabazi-asmorik gabeko kultura eta arte entitateentzat.

Zenbatekoa:

345.000 euro.

Eskabideak aurkezteko epea:

Eskabideak hilabeteko epean aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 29an.–Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2409597