132. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAKAINGO KONTZEJUA

Akats zuzenketa proiektu hau jendaurrean jartzeko iragarkian: 5. poligonoko 220. lurzatiaren okupazioa eta desafektazioa, ur-biltegi bat egiteko eta ura kanalizatzeko

Otsakaingo Kontzejuak, 2024ko maiatzaren 19an egin osoko bilkuran, testu bat onetsi zuen, 5. poligonoko 220. lurzatiaren okupazioari eta desafektazioari buruzkoa, ur-biltegi bat egiteko eta ura kanalizatzeko, eta argitara eman zen 2024ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 6an. Akats bat atzeman denez iragarki horretan, bidezkoa da hura zuzentzea, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko legea). Hona hemen zuzenketa:

Honela dioen tokian:

"c) Espedientea 15 egunean jendaurrean edukitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea) eta Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 215. artikuluan xedatutakoarekin, eta behar den ediktua Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko agintzea".

Honela behar du:

"c) Espedientea 30 egunean jendaurrean edukitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea) eta Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 215. artikuluan xedatutakoarekin, eta behar den ediktua Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko agintzea".

Hortaz jendaurrean egoteko epea 30 egunekoa da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hasita (2024ko ekainak 6).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Olaibarren, 2024ko ekainaren 13an.–Kontzejuburua, Alfonso Aparicio Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2409503