132. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Akats zuzenketa, Zandioko 6. poligonoko 102. lurzatian ur-biltegi bat eta ur-kanalizazio bat egiteko okupazioari buruzko jendaurreko informazioan

Olaibarko Udalak, 2024ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Zandioko 6. poligonoko 102. lurzatia okupatzea eta desafektatzea, ur-biltegi bat eta ur-kanalizaio bat egiteko, eta argitara eman zen 2024ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 30ean. Akats bat atzeman denez iragarki horretan, bidezkoa da hura zuzentzea, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Hona hemen zuzenketa:

Honela dioen tokian:

"c) Espedientea 15 egunean jendaurrean edukitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea) eta Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 215. artikuluan xedatutakoarekin, eta behar den ediktua Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko agintzea.

Honela behar du:

"c) Espedientea jendaurrean edukitzea 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea) eta Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 215. artikuluan xedatutakoarekin, eta agintzea behar den ediktua Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko.

Beraz, jendaurreko epea 30 egunekoa izanen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean 2024ko maiatzaren 30ean argitaratu zenetik.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Olaibarren, 2024ko ekainaren 12an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2409451