132. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Aldaketa Udal Plan Orokorrean, lehentasunez birgaitu beharreko area bat mugatzeko. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2024ko ekainaren 11n egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako espediente hau: "Aldaketa, Odietako Udal Plan Orokorreko determinazio xehatuetan, lehentasunez birgaitu beharreko area bat mugatzeko". Sustatzailea Odietako Udala bera da.

Espedientea jendaurrean egonen da udal honen Idazkaritzan, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren ondorioetarako; zehazki, 49. (1.b eta 3. apartatuak), 77.3, 72. eta 79.1 artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina).

Erripan (Odieta), 2024ko ekainaren 11n.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2409647