132. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAZAR

Aldaketa, 2024ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Nazarko Udalak, 2024ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024. urteko plantilla organikoaren aldaketa. Udal horretan lanean ari diren guztiak dira Mendaza, Mirafuentes eta Nazarko Udalen Batasuneko langileak. Iragarkia 2024ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 27an.

Jendaurrean egon den bitartean ez denez alegaziorik jarri, behin betiko onetsirik gelditzen da plantilla organikoaren aldaketa, eta indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Nazarren, 2024ko ekainaren 18an.–Alkatea, Pedro Adolfo Bujanda Cirauqui.

ALDAKETA 2024KO PLANTILLA ORGANIKOAN

Lanpostuen zerrenda

1.–Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Lanaldi osoa. Sarbidea: erregelamenduaren araberakoa. Egoera: hutsik. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Mendaza, Mirafuentes eta Nazarko Udalen Batasuneko langilea da.

2.–Lanpostua: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Lanaldi osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %37,52. Mendaza, Mirafuentes eta Nazarko Udalen Batasuneko langilea da.

Iragarkiaren kodea: L2409757