2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
1. poligonoko 687. (zati bat), 520K (zati bat) eta 520 O. lursailen desafektazioa. Jendaurrean jartzea
Leitzako Udalak, 2023ko ekainaren 27n egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Leitzako 1. poligonoko 687. (zati bat), 520K (zati bat) eta 520 O. lursailen desafektazioa, ondoren trukaketa egiteko Leitzako 1. poligonoko 637. (zati bat) eta 790. lursailekin. Halaber, onetsi da desafektazioa arautuko duen baldintza-agiria. Desafektazioaren ondoren, trukaketa eginen da.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan.
Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako erabaki hau behin betikoa bilakatuko da.
Aurreko izapideak betetakoan, espediente administratibo osoa igorriko da Nafarroako Gobernura, onets dezan.
Leitzan, 2024ko ekainaren 13an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L2409508