132. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Deialdia, dirulaguntzak emateko, 2024an, kultura, kirol eta aisialdi arloko jardueretarako. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 768188.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/768188).

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, laguntza emateko Cintruenigon 2024. urtean egiten diren kultura, kirol eta aisialdiko jardueretarako eta ekintzetarako. Deialdi hau ezartzen da honako printzipio hauek oinarri harturik: publikotasuna, gardentasuna, norgehiagoka, objektibotasuna, berdintasuna eta diskriminaziorik eza. 55.000 euroko zuzkidura izanen du, egotziko zaiona 3340 4890002 aurrekontu-partidari ("Kultura-erakundeendako dirulaguntza"), Cintruenigoko Udalaren 2024rako gastuen aurrekontuan. Jarduera guztiak babestuko dira baldin eta jende ororendako badira eta betetzen badituzte Cintruenigoko Udalaren kultura eta kirol arloetako politikaren helburu orokorrak (VI. eranskina).

Cintruenigon, 2024ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2409599