2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Aldaketa Udal Planean (1. poligonoko 82. eta 84. lurzatiak). Hasierako onespena
Cascanteko Udalak, 2024ko ekainaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Cascanteko Udal Planaren aldaketa egituratzailea, 1. poligonoko 82. eta 84. lurzatien esparruari dagokiona (El Parral industrialdea).
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzen den araudia: uztailaren 28ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Cascanten, 2024ko ekainaren 14an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2409687