132. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Balorazio txostenaren proiektua aldatzea eta jendaurreko aldi berria

Berriozarko balorazio txostena berrikusteko eratu zen batzorde mistoak, 2024ko ekainaren 12an egindako bilkuran, honako hau erabaki zuen:

ERABAKIA:

–Berriozarko Udalak egindako balorazio txostenaren proiektua aldatzea.

–Jendaurreko informazioaren izapide berria egitea, azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari jarraikiz (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Lege).

Hala, balorazio txostenaren proiektu berria jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, eta Udalaren webgunean eta egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.berriozar.es), bidezko iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Berriozarren, 2024ko ekainaren 17an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2409776