2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
Barañain
2024an gizarte-ekintzaren arloan jarduerak garatzen dituzten erakunde eta elkarteentzako dirulaguntzen deialdia. Laburpena
DDBN (Identif.): 768878.
Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke. (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/768878).
Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak 2024ko ekainaren 10an hartutako erabakiaren bidez, Gizarte Ekintzaren arloan 2024an jarduerak garatzen dituzten erakundeei eta elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia onetsi da.
Deialdiaren oinarri arautzaileak eta eskabideak Barañaingo Udaleko Herritarrentzako Arreta Bulegoan (Udaletxe Plaza z/g, Barañain) eskuratu ahal izango dira, edo www.baranain.es web-orriaren bidez.
Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barañainen, 2024ko ekainaren 18an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2409781