132. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBEITZAKO KONTZEJUA

Desafektazioa, 1. poligonoko 761. lurzatiarena, autokontsumorako energia elektrikoa ekoiztea xede duen instalazio fotovoltaiko bat instalatzeko. Hasierako onespena

Arbeitzako Udalak, 2024ko ekainaren 13an egin osoko bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen aho batez, hau da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluak eskatzen duen gehiengo osoa izanik, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren quorumari dagokionez (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa):

1. Hasiera batez onestea 343,14 metro karratuko herri-lurren desafektazioa, El Hoyo parajean dagoen 1. poligonoko 761. katastroko lurzatiari dagokiona, haren erabilera 30 urtez lagatzeko Comunidad Energética de Arbeiza S. Coop. enpresari (helbidea: Abajo kalea, 1, Arbeitza, 31241, IFK: F71492599), autokontsumorako energia elektrikoa ekoiztea xede duen planta fotovoltaiko bat instalatzeko.

2. Erabileraren lagapena arautuko duen baldintza-agiria onestea.

3. Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, aldez aurretik iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan bizilagunek eta interesdunek hura azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten alegazio edo erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erabaki hau behin betiko bihurtuko da, jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten. Hori gertatuz gero, ez da beharrezkoa izanen Udalak beste erabaki bat hartzea, eta espediente osoa igorriko da Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalera, foru dekretu baten bidez onets dadin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Arbeitzan, 2024ko ekainaren 14an.–Kontzejuko burua, Fernando Pagola García.

Iragarkiaren kodea: L2409692