2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Hiri-jarduketarako plan berezia Taxoareko 89. lurzatian. Hasierako onespena, isiltasun positiboaren bidez
Udal Erregistroan behar ziren agiri guztiak aurkeztu ziren, Taxoareko 89. lurzatian hiri-jarduketarako plan bereziari buruzkoak, eta bi hilabete igaro dira ordutik, epe hori ezartzen baita uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1. eta 77. artikuluetan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Hortaz, hasiera batez onetsi da, isiltasun positiboaren bidez, eta iragarki honen bidez bete dira sustatzaileak argitaratzeko eta jakinarazteko dituen betebeharrak.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Iruñean, 2024ko ekainaren 7an.–Sustatzailea, José Rived Domínguez.
Iragarkiaren kodea: L2410018