2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Akats zuzenketa, deialdi honetan: deialdia, lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean
2022Ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (maiatzaren 17koa), 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (abenduaren 12koa) eta 2024ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (ekainaren 17koa) argitaratu dira lan publikoaren eskaintzari eta deialdiari buruzko iragarkiak, eta horietan ageri da "gizarte-hezitzaile"aren lanpostuak 6. zenbakia duela Mankomunitatearen 2022ko plantilla organikoan. Plantilla hori, baina, berregituratu egin zen 2023. urtean, eta, ondorioz, orain 5. zenbakia dauka plantilla organikoan. Hortaz, lanpostu horri egiten zaizkion aipamen guztietan plantilla organikoan 5. zenbakia duen lanpostuaz ari dela ulertu behar da.
Larraintzarren (Ultzama), 2024ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2409767