132. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkionak. Izendapena

Eguesibarko alkatearen 1858/2024 Ebazpenaren bidez, eta bat etorriz Eguesibarko Udaleko etxezain lanpostuan izendapena egiteko kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin, Luis Urzainqui Beorlegui izendatzen da Eguesibarko Udaleko etxezain, lan-araubidean, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako. Plantilla organikoan 5.14 zenbakia duen lanpostuari atxikiko zaio. Hori guztia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan, hain zuzen ere, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak.

2024ko ekainaren 28an jabetu beharko du lanpostuaz.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, zuzendua ebazpen hau eman duen organo berari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen, 2024ko ekainaren 6an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2409773