2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkionak. Izendapena
Eguesibarko alkatearen 1859/2024 Ebazpenaren bidez, eta bat etorriz Eguesibarko Udaleko partaidetzako eta modernizazioko teknikariaren lanpostuan izendapena egiteko kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin, Itziar Artzelus Abadía izendatzen da Eguesibarko Udaleko partaidetzako eta modernizazioko teknikari, lan-araubidean, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako. Plantilla organikoan 5.11 zenbakia duen lanpostuari atxikiko zaio. Hori guztia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan, hain zuzen ere, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak.
2024ko ekainaren 28an jabetu beharko du lanpostuaz.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, zuzendua ebazpen hau eman duen organo berari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Sarrigurenen, 2024ko ekainaren 6an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2409771