2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TAFALLA
Gora jotzeko 24-00894 errekurtsoa, deialdi honen oinarriak onesteari buruzkoa: deialdia, kontu-hartzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako eta administrazio araubidean
Epatzea, Tafallako Udaleko Alkatetzak 2024ko martxoaren 19an emandako Ebazpen baten aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan, zeinaren bidez ezetsi baitzen Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko abenduaren 21ean hartutako erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa. Erabaki horren bidez, onetsi ziren deialdi honen oinarriak: deialdia, kontu-hartzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako eta administrazio araubidean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2024ko maiatzaren 31ko probidentzia baten bidez, udal honi helarazi zitzaion gora jotzeko 24-00894 errekurtsoa, Jose Javier Pérez Remondegui jaunak jarria Tafallako Udaleko Alkatetzak 2024ko martxoaren 19an emandako Ebazpen baten aurka. Ebazpen horren bidez ezetsi zen Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko abenduaren 21ean hartutako erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa. Aipatutako erabaki horren bidez, onetsi ziren deialdi honen oinarriak: deialdia, kontu-hartzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako eta administrazio araubidean.
Epatzen dira interesdun diren pertsonak edo entitateak, Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen (Iruñeko Iturrama kalea, 10), interesdun gisa, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari dagokionez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketaren arabera).
Tafallan, 2024ko ekainaren 14an.–Udaleko Idazkaria, Nekane Ágreda Arróniz.
Iragarkiaren kodea: L2409718