2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZKOIEN
–MUSIKA ESKOLA–
Akats zuzenketa deialdi honetan: lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera
Akatsa atzeman da deialdi honen I. eranskinaren argitalpenean (2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezia, azaroaren 28koa): lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera; eta, hortaz, zuzendu egin behar da.
Eskaerak aurkezteko epe berria irekitzen da, 15 egun naturalekoa, akats zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Aipatu aldizkarian argitaratu ziren deialdietako baterako eskabidea jada aurkeztu duten izangaiek ez dute berriz aurkeztu beharko.
I. ERANSKINA
Honela dioen tokian:
1.–Lanpostuen identifikazioa.
PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN | LANPOSTUA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA | DESTINOA | BEHARREZKO TITULAZIOA (ADIERAZI) | NAHITAEZKO HIZKUNTZAK | HIZKUNTZAK (MEREZIMENDUA) | BESTE BETEKIZUN BATZUK |
2-01 | Administrari laguntzailea | B | LK | Partziala (%25) | Musika Eskola | Eskola-graduatuaren titulua, LH1 edo baliokidea | Batere ez | Ingelesa, frantsesa, alemana | |
Honela behar du:
2.–Lanpostuen identifikazioa.
PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN | LANPOSTUA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA | DESTINOA | BEHARREZKO TITULAZIOA (ADIERAZI) | NAHITAEZKO HIZKUNTZAK | HIZKUNTZAK (MEREZIMENDUA) | BESTE BETEKIZUN BATZUK |
2-01 | Administrari laguntzailea | D | LK | Partziala (%25) | Musika Eskola | Eskola-graduatuaren titulua, LH1 edo baliokidea | Batere ez | Ingelesa, frantsesa, alemana | |
Azkoienen, 2024ko ekainaren 14an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2409777