132. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA Eraikuntzaren Industrializazio eta Robotikako Zentro Nazionalaren jarduera-proiektuari buruz.

Bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa, zeinaren bidez onetsi baitzen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua, aditzera ematen da ondotik adierazten den espedientea jendaurrean egonen dela Lurralde Kohesiorako Departamentuaren bulegoetan hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduera horrek ukituko dituela uste dutenek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten. Interesdunek eskaera horiek eskuragarri izanen dituzte Iruñeko Alondegi kaleko 1. zenbakiko 2. solairuan dauden bulegoetan eta webgune honetan: https://www.navarra.es/eu/lurraldea-pasaia-eta-hirigintza/jendaurrean-jarrita-dauden-planak-proiektuak-eta-azterketak.

Espedientea: Jarduera-lizentziaren eskaera (0001-OT10-2024-000002).

Titularra: Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAU.

Jarduera: irakaskuntza-jarduera (Eraikuntzaren Industrializazio eta Robotikako Zentro Nazionala).

Kokapena: Taxoare kalea 18 A, Iruña.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 28an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.

Iragarkiaren kodea: F2408612