1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2275/2024 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita maiatzaren 6ko 1778/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, zehazten da bidezkoa dela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako izendapenak egitea, erdi mailako tituludunaren lanpostuetan aritzeko, eta lanpostuak esleitzen ditu.
Aipatu ebazpenaren I. eranskinean akats bat atzeman da bi izangairi esleitutako lanpostuen zenbakiei dagokienez; hortaz, bidezkoa da zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Maiatzaren 6ko 1778/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez, zehazten da bidezkoa dela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako izendapenak egitea, erdi mailako tituludunaren lanpostuetan aritzeko, eta lanpostuak esleitzen ditu. Hain zuzen, akatsa atzeman da honako hau dioen tokian:
AYENSA MORENO, PATRICIA JOSEFA | 0009440 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
LEON ZARO, JUANA MARIA | 0009441 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
Honako hau behar du:
AYENSA MORENO, PATRICIA JOSEFA | 0009447 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
LEON ZARO, JUANA MARIA | 0009449 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
2. Ebazpen hau jakinaraztea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko idazkaritza tekniko nagusiei, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetarako Zerbitzuari eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, eta interesdunei; hauei ohartaraztea ebazpenak ez duela bukatzen administrazio bidea eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendurik, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat; eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2024ko ekainaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2409501