130. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA: "Tutera I" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegitura atxikien onura publikoa zehazki deklaratzea (2. fasea), Ablitas, Ribaforada, Fontellas eta Tuterako udal-mugarteetan. Espedientearen kodea: 5064-CE.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritakoaren arabera, jendaurrean egon dira, 30 egun balioduneko epean, EDP Renovables España SLUk 2021eko urtarrilean eta 2023ko urtarrilean egindako eskaerak, preseski aurretiazko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta onura publikoa zehazki deklaratzea lortzekoak. Halaber, instalazioak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendak ere egon dira jendaurrean. Hain zuzen, horiek denak argitara eman ziren iragarkiak jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2021eko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 25ekoan, eta 2023ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 13koan, hurrenez hurren), bai eta prentsan eta ukitutako udalen ediktu-tauletan ere, eta dokumentazioa argitaratu zen Nafarroako Gobernu Irekian dagokion web-fitxan.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak apirilaren 24an emandako 60/2023 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio-baimena eman zitzaion EDP Renovables España SLri, "Tutera I" eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegitura atxikietarako. Iragarkia 2023ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 18koan.

Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak maiatzaren 17an emandako 58/2024 Ebazpenaren bidez, eraikitzeko administrazio-baimena eman zitzaion EDP Renovables España SLUri, "Tutera I" eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegitura atxikietarako, eta onura publikoa zehazki deklaratu zen (1. fasea).

Sustatzaileak eskatu du onura publikoa zehazki deklaratzeko deklarazio osagarria (2. fasea). Beraz, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, onura publikoa zehazki deklaratzeko.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar, beti, ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze-espedientean, lege horren 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/tudela-i-eguzki-planta-fotovoltaikoa-opd-bigarren-fase-espediente-5064-ce

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, 30 egun balioduneko epean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio, espediente kodea adierazita.

Iruñean, 2024ko ekainaren 5ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

ERANSKINA.–"TUTERA I" EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAK ETA HARI ATXIKITAKO TRANSFORMAZIO ETA EBAKUAZIO AZPIEGITUREK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

Tutera I eguzki-instalazio fotovoltaikoaren ukipenak

TITULARRA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Katastroko erreferentzia

Azalera

Azalera okupatua (m²)

ABLITASKO UDALAREN HERRI-LURRAK

ABLITAS

11

793

310000000002190297GZ

163530

9.703

ZARDOYA, ALEGRIA, RUBEN

ABLITAS

11

856

310000000002190360DL

15083

14.717

Tutera I eguzki-instalazio fotovoltaikoaren erdi-tentsioko sarearen ukipenak

TITULARRA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Katastroko erreferentzia

Azalera

Linearen
luzera
(m)

Azalera
okupatua
(m²)

Lurzatiaren zortasuna

Aldi
baterako
okupazioa
(m²)

RIBAFORADAKO UDALA

RIBAFORADA

1

91030

17735

273

273

547

3.203

ABLITASKO UDALAREN HERRI-LURRAK

ABLITAS

10

1371

310000000002190210ZR

18263,9

80

64

128

317

MARIN, ORTA, JESUS

TUTERA

35

208

310000000001381309QT

707,9

5

3

6

10

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

TUTERA

35

342

310000000001381420OD

1061,25

70

56

113

334

AUTOPISTA VASCO ARAGONESA SA CESA

RIBAFORADA

1

96

310000000001334221ZE

12149

5

4

8

2462

AUTOPISTA VASCO ARAGONESA SA CESA

RIBAFORADA

1

47

310000000001334173OF

857

0

0

0

83

GOMEZ, ARANAZ, FERNANDO

RIBAFORADA

1

46

310000000001334172ID

724

0

0

0

74

FRUTAS Y HORTALIZAS DE FONTELLAS SL

FONTELLAS

5

114

310000000001195773WR

98894,8

3054

GIL, ARBE, JOSE MARIA

GIL, ARBE, JESUS MANUEL

ABLITAS

4

1190

310000000002253327OL

263809

1070

Iragarkiaren kodea: F2409170