130. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

224/2024 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Paz de Ziganda ikastolari, ETI IBPri, Iñaki Ochoa de Olza DBHIri eta Sarrigurengo BHIri baimena ematen diena Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako atzerriko hizkuntzen eta euskal hizkuntza eta literaturaren curriculumak bateragarri egin ditzaten Hizkuntzen Irakaskuntzako curriculumekin, hori dena Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren (NUHEO) koordinazioarekin.

Kontuan hartuta abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretua –haren bidez ezartzen dira oinarrizko maila, maila ertaina eta maila aurreratuaren curriculumak, Hezkuntzako 2/2006 Lege Organikoaren araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzarako–, eta NUHEOko zuzendariaren eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren txostenen arabera, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du Paz de Ziganda Ikastola, ETI IBP, Iñaki Ochoa de Olza DBHI eta Sarrigurengo BHI ikastetxeek baimena izan dezaten DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako atzerriko hizkuntzen eta euskal hizkuntza eta literaturaren curriculumak bateragarri egin ditzaten Hizkuntzen Irakaskuntzako curriculumekin, hori dena Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren (NUHEO) koordinazioarekin.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea Paz de Ziganda ikastolari, ETI IBPri, Iñaki Ochoa de Olza DBHIri eta Sarrigurengo BHIri Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako atzerriko hizkuntzen eta euskal hizkuntza eta literaturaren curriculumak bateragarri egin ditzaten Hizkuntzen Irakaskuntzako curriculumekin; hori dena Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren (NUHEO) koordinazioarekin eta 2024-2025 ikasturtetik aurrera.

2. Ikastetxeak baimendutzat joko dira ebazpen honen eranskinean adierazitako hizkuntzak irakasteko, eta atzerriko hizkuntzen eta euskal hizkuntza eta literaturaren curriculuma bateragarri eginen dute Hizkuntzen Irakaskuntzakoarekin, NUHEOren koordinazioarekin. Era berean, jarraituko diote NUHEOren araudiak ezarritako maila-egokitzapenari (ikasturte bakoitzeko antolaketarako eta funtzionamendurako jarraibideak onesten dituen araudia).

3. Ikastetxe baimenduetako ikasleak beren borondatez atxikiko dira programara, eta bai Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxeetan bai NUHEOn matrikulatu beharko dira. Beraz, modu bereizian ebaluatuko dira eginen duten irakaskuntza bakoitzean.

4. Ikastetxeek bermatuko dute programa honetan hasten diren ikasleek aukera izanen dutela bertan jarraitzeko, harik eta Hizkuntzen Irakaskuntzaren ikasketak burutu arte, gai horri buruz indarra duen araudia kontuan harturik.

5. Hezkuntza Departamentuak bukatutzat eman dezake ebazpen honen 1. puntuan aipatzen den baimena, honako kasu hauetan:

–Ikastetxeak arrazoibidez eskatuz gero. Horretarako, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eta NUHEOren txostenak beharko dira.

–Baimena bukatutzat emateko moduko gorabeherak gertatuz gero. Horretarako, NUHEOk egindako ebaluazioa hartuko da kontuan.

6. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

7. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

8. Ebazpen hau igortzea Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Atzerriko Hizkuntzen Atalera eta ukitutako ikastetxeetara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko ekainaren 6an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA.–BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASTETXEEN ZERRENDA, ZEINI LANKIDETZA ONESTEN BAITZAIE NAFARROAKO URRUTIKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALAREKIN (NUHEO), BATERATZEARREN BIGARREN HEZKUNTZAKO CURRICULUMAK ETA HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALEKO CURRICULUMAK, ADIERAZTEN DIREN HIZKUNTZETAN, 2024-2025 IKASTURTETIK AURRERA

–ETI IBP (Tutera): ingelesa.

–Paz de Ziganda ikastola (Atarrabia): alemana.

–Iñaki Ochoa de Olza DBHI: frantsesa.

–Sarrigurengo BHI (Sarriguren): euskara.

Iragarkiaren kodea: F2409207