130. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1253/2024 EBAZPENA, 2024ko ekainaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Institutuetarako I+Gko OLko teknikari izateko lanpostu bat (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko apirilaren 24an emandako 998/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Institutuetarako I+Gko OLko teknikari izateko lanpostu bat (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2024ko maiatzaren 9an.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, eta deialdiaren 5.1 oinarriarekin bat etorriz, bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Aintzat harturik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txosten proposamena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda Nafarroako Unibertsitate Publikoan Institutuetarako I+Gko OLko teknikari izateko lanpostu bat (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako. Zerrenda erabaki honen eranskin gisa dator atxikirik.

Bigarrena.–Zerrendan azaldu ez diren izangaiek eta behin-behinean baztertutakoek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean.

Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, eskabide orokor baten bitartez eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetan, "Hasi tramitea" botoia sakatuz:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/instancia-general+?languageId=100001

Aipatutako epean zerrendetan ez agertzearen aurka alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten edo akatsa zuzentzen ez duten izangaiak behin betiko bazterturik geldituko dira lehiaketatik.

Hirugarrena.–Agindua ematea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Iruñean, 2024ko ekainaren 13an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

ERANSKINA.–ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA INSTITUTUETARAKO I+G-KO OL-KO TEKNIKARI IZATEKO LANPOSTU BAT (A MAILA) OPOSIZIOAREN SARRERA-PROZEDURAREN BIDEZ BETETZEKO DEIALDIRAKO –NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO KUDEATZAILEAREN 2024KO APIRILAREN 24KO 998/2024 EBAZPENAREN BIDEZ ONETSITAKO DEIALDIA–

Onartuak:

ALMANDOZ SÁNCHEZ, ELUXKA

ARIZCUN BIURRUN, CRISTINA MARIA

BORJA OTAZU, ANA

GALARZA GALARZA, REGINA

GARCÍA ARIVE, JESÚS

IRIGOYEN MARTÍNEZ, MARÍA UXUE

LICEAGA ELIZALDE, AMBROSIO MARIA

MARTINEZ CLAMENS, ALEXANDRA LEE

NAVASCUES IRIGOYEN, MARIA

OJER LORA, FERMIN

ORTEGA REY, HENAR

Baztertuak:

Ez aurkezteagatik lanposturako eskatzen den hizkuntzaren mailaren titulurik edo egiaztagiririk (ingeleseko C1 maila), Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (HEEEB) araberakorik (2.1.2 oinarria).

BALBUENA BRUNA, CLAUDIA

GONZÁLEZ MURILLO, JUAN LUIS

GURPEGUI OLLOQUI, MÍRIAM

HERNÁNDEZ RABAL, ANA ISABEL

MARTINEZ BARANDA, NEREA

MURUZÁBAL GAMBARTE, DAMIÁN

RECALDE ESNOZ, IRANTZU

Iragarkiaren kodea: F2409563