130. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRATI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Aldi baterako langileen kontratazio zerrendak kudeatzeko araudia. Hasierako onespena

Irati Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2024ko maiatzaren 22an egin bilkuran, besteak beste, hasiera batez onetsi zuen erakundearen araudia aldi baterako langileen kontratazio zerrendak kudeatzeko.

Erabaki hori jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarkia paratu ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundearen iragarki-taulan, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.

Agoitzen, 2024ko maiatzaren 30ean.–Mankomunitateko burua, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2409310