130. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2024ko plantilla organikoan eta lan publikoaren eskaintzan. Behin betiko onespena

Mankomunitateko kideen Batzarrak, 2024ko apirilaren 23an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea 2024ko ekitaldiko plantilla organikoan eta lan publikoaren eskaintzan.

Behar diren iragarkiak argitaratuta 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 13an, eta mankomunitateko iragarki-taulan, ikusi da ez dela alegaziorik aurkeztu jendaurreko informazioaren legezko epe horretan, ezta jaso ere, eta, beraz, behin betiko onetsitzat jotzen da 2024ko plantilla organikoaren aldaketa. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak hara igorrita). Jarraian azaltzen da aldaketa horren edukia.

Aldaketa plantilla organikoan

1.–Ezabatu egin da honela deritzon apartatua "PLANTILLA ORGANIKOA. Lanpostu-zerrenda. Aldi baterako lan-kontratudunak".

2.–"PLANTILLA ORGANIKOA. Lanpostuen zerrenda. Lan-kontratudun langile finkoak" apartatua, honela geratuko da idatzita:

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lan-kontratudun finkoak.

LANPOSTUA

LANPOSTU
KOPURUA

MAILA

SARBIDEA

OSAGARRIAK

ADMINISTRAZIO­EGOERA

BALDINTZAK

Administrari-ofiziala

1

C

Oposizio-lehiaketa

Maila: %12

Lanpostua: %23

Jardunean

Euskararen ezagutza maila: C1

Lanaldi osoa (%100)

Zerbitzu anitzetako enplegatua

1

D

Oposizio-lehiaketa

Maila: %12

Lanaldiaren luzapena: %10

Hutsik

Euskararen ezagutza maila: B2

Lanaldi partziala (%75)

3.–Beste apartatu bat sortu da, "2024ko lan-eskaintza publikoa" deritzona, eta honela geratuko da idatzita:

LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA 2024

1.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua, 2 zenbakia duena plantilla organikoan. Maila: D. Lanaldia: %75. Euskararen ezagutza maila: B2. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Betetzeko aurreikuspena: 2024 Txanda irekia.

Erripan (Odieta), 2024ko ekainaren 12an.–Lehendakaria, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2409439