130. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Hondakinak balorizatzeko ekipoak fabrikatzeko zentroa

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/220 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: ECOJOULE PLUS SL.

Jarduera: jarduera sailkatua, hondakinak balorizatzeko ekipoak fabrikatzeko zentro berria paratzeko.

Tokia: 1. poligonoko 943. lurzatia (Castaños etorbidea 16).

Villatuertan, 2024ko ekainaren 12an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2409499