2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Jarduera-lizentzia ematea. Landare-olioak ontziratzea, biltegiratzea eta banatzea
Aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduera sailkaturako udal lizentzia eman dela; hori guztia, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko Erregelamenduan (martxoaren 30ko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia):
Espediente zenbakia: 3/2024/AACC.
Sustatzailea: Oleosandua SL.
Jarduera: landare-olioak ontziratzeko, biltegiratzeko eta banatzeko establezimendua.
Tokia: La Serna industrialdea, F kalea (3.1, 3.2 eta 3.3 lurzatiak) (38. poligonoa, 480., 481. eta 482. lurzatiak).
Lizentzia eman den eguna: 2024ko ekainaren 7a.
Tuteran, 2024ko ekainaren 7an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2409236