2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Jarduera-lizentzia ematea. Kafetegia eta ogi saltokia
Gobernu Batzarrak, 2024ko martxoaren 7ko bilkuran, erabaki zuen lizentzia ematea jarduera sailkatu bati, bat etorriz abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearekin (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea). Jarduerak honako ezaugarri hauek izanen ditu:
Sustatzailea: Santiago Tomás Peralta.
Jarduera: kafetegia eta ogi saltokia.
Tokia: Carretera de Estella karrika 22, behea.
San Adrianen, 2024ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2409260