130. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GETZEKO KONTZEJUA

Herri-lurretako aprobetxamenduak eskatzea

Getzeko Kontzejuak, 2024ko ekainaren 11n egin ohiko bilkuran, erabaki zuen prozedura bat hastea, laboreetarako herri-lurzatien aprobetxamendua adjudikatzeko.

Getzeko Kontzejuaren egoitzan aurkeztu ahal izanen dituzte eskabideak interesdunek, betiere entitateko iragarki-taulan argitaratutako iragarkian ezarritako baldintzak betetzen badituzte, dagokien dokumentazioarekin batera, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoa (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea) eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuan xedatutakoa (Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamendua onesten duena).

Getzen, 2024ko ekainaren 11n.–Getzeko Kontzejuko lehendakaria, Óscar Amóztegui Bautista.

Iragarkiaren kodea: L2409413