130. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Dirulaguntzen ordenantza orokorra. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2024ko martxoaren 18ko ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Azkoiengo Udalaren dirulaguntzen ordenantza orokorra.

Erabaki hori argitaratu zen 2024ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 9an.

Jendaurrean egoteko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza hori behin betiko onesten da, eta osorik argitaratzeko agintzen, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Azkoienen, 2024ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

AZKOIENGO UDALAREN DIRULAGUNTZEN ORDENANTZA OROKORRA

ZIOEN AZALPENA

Azkoiengo Udalak, aplikatuz indarreko legedian aurreikusitako sustapenerako teknika, lan handia egiten du, dirulaguntzak emanez proiektuak edo jarduerak aurrera eramaten dituzten pertsona juridiko edo fisikoei, edo nortasunik gabeko entitateei, baldin laguntzen edo ordezten badituzte toki-erakundeen eskumenekoak diren jarduerak, interes orokorrekotzat jotzen diren eremuetan.

Jarduera hori eremu horretan arautzeko, beharrezkoa da onestea esparru juridiko hau, zeina egokitzen baitzaio uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra) eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuari (horren bidez onetsi zen Dirulaguntzen Erregelamendu Orokorra). Halaber, esparru juridiko honen bidez, dirulaguntzen ematea eta sustapena egokitzen dira oinarrizko printzipio hauetara: berdintasuna, publikotasuna, gardentasuna, objektibotasuna, eraginkortasuna eta efizientzia.

Bestalde, dirulaguntzen plan estrategiko bat egin beharra dago, aurreikusten diren dirulaguntzak kontrolatzeko, eta ebaluazioa egiteko; hori dena, jarraikiz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra) eta hura garatzen duen araudiari.

Jarraikiz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 9.2 artikuluari, dirulaguntzak eman aurretik, arau batzuk onetsi beharko dira, ezar daitezen laguntzak emateko oinarri arautzaileak, aipatutako legean ezarritako baldintzetan. Halaber, Lege horren beraren 17.2 artikuluaren arabera, aurrekontua exekutatxeko oinarrien barnean onetsi behar dira dirulaguntzak arautzeko oinarri horiek, dirulaguntzen gaineko ordenantza orokor baten bitartez, edo, bestela, berariazko ordenantza bat eginez, dirulaguntzen modalitate bakoitzerako.

Aurreko paragrafoan adierazitakoa bete dadin, Dirulaguntzen ordenantza orokor hau onesten da, izan dadin Azkoiengo Udalak eman beharreko dirulaguntzen oinarrien esparru juridiko arautzailea, dirulaguntza batzuek ez dutenean berariazko ordenantzarik, eta, betiere, azken horien osagarri izan dadin.

LEHEN TITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Xedea.

1. Ordenantza orokor honen xedea da oinarri arauemaile batzuk ezartzea, Azkoiengo Udalak dirulaguntzak emateko prozedurarako. Nolanahi ere, ordenantza berariazkoak ere onetsi daitezke, oinarriak ezar daitezen dirulaguntzen modalitate batzuetarako, babes harturik Dirulaguntzen Lege Orokorraren 17.2 artikulua. Kasu horretan, ordenantza orokor hau osagarria izanen da.

2. Ordenantza orokor honen babespean dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubidean betiere, beharrezkoa izanen da helburu hauetako batekin lotura izatea:

a) Arlo sozialean:

–Laguntza ekonomikoak ematea larrialdi sozialeko egoeran dauden familiei, erantzuna emateko bizirauteko oinarrizko beharrei.

–Laguntza ematea beharra duten familiei, ohiko etxebizitza mantentzeko.

–Laguntza ekonomikoak ematea herriko ikastetxe publikoetan eskolatutako adingabeei, hezkuntzarako eta eskolako jantokirako, baldin haien familiek diru premia larria badute.

–Laguntza ekonomikoak ematea osasunarekin zerikusia duten gaietarako, horrela errazteko gizarte bazterketarako arriskua dutenak integratzeko eta normalizatzeko, betiere horren kostua ez badute beren gain hartu Nafarroako Gobernuak edo beste instituzio batzuek.

–Familiei edo pertsonei sostengua ematea, baldin familiako kideren bat badute tratamendu terapeutikoan, errehabilitazioko zentro batean, eta baliabiderik ez badute egonaldiaren kostuari aurre egiteko.

–Laguntzak ematea gizarte ekintzaren alorreko elkarteei, taldeei edo kolektiboei, haien lana Nafarroan egiten badute.

–Gizarte ekintzako proiektuak garatzea, behar berezia duten kolektiboentzat.

–Familientzako laguntzak ematea, adingabeak beren kargu badituzte.

–Lankidetza proiektuak egitea garapen bidean dauden herrialdeekin.

–Prestakuntzarako laguntza ekonomikoak, gizarteratzeko eta laneratzeko programan parte hartzen dutenentzat.

–Lana eta gizarte kontuak bateragarri egiteko laguntzak ematea familiei edo banakoei.

–Prebentzio eta sustapenerako proiektuak garatzea, aisiaren eta denbora librearen esparruan.

–Larrialdi humanitarioko jarduketak egitea.

–Laguntza ematea, jarduerak egin ditzaten herriko irabazi-asmorik gabeko elkarteek.

–Laguntza ematea, jarduerak egin ditzaten herriko irabazi-asmorik gabeko fundazioek eta erakundeek.

–Eta, oro har, beste edozein jarduera, baldin eta bideratuta badago prebentziora, esku hartzera, asistentziara, errehabilitaziora, gizarteratzera edo gizarte ongizateraren sustapenera, familientzat, haurrentzat, nerabeentzat, adinekoentzat, emakumeentzat, desgaitasuna dutenentzat, migratzaileentzat, etnientzat eta gizartetik baztertzeko arriskuan dauden beste talde batzuentzat. Halaber, beste edozein jarduera, baldin eta bideratuta badago sustatzera elkarteen mugimendua eta gizarte boluntariotza, eta gabezia egoera larriei eta larrialdi sozialei erantzutera.

b) Enplegu arloan:

–Lanik gabe daudenen kontratazioa sustatzea, baldin Azkoienen erroldatuta badaude.

–Autoenplegua laguntzea eta sustatzea, Azkoienen enpresak sortzea.

–Gazte ikasleak edo unibertsitateko titulua dutenak lotzea Azkoiengo enpresetara, eta, horretarako, erraztasunak ematea laneratu daitezen, eta profil kualifikatua dutenak erakartzea herrira.

c) Merkataritza arloan:

–Azkoiengo txikizkako merkataritza sustatzea.

d) Hezkuntza arloan:

–Bultzatzea, sustatzea eta laguntza ematea, hezkuntza programak egin daitezen Azkoiengo Udaleko ikastetxeetan: haur hezkuntzakoetan, lehen hezkuntzakoetan, bigarren hezkuntzakoetan eta batxilergokoetan.

–Laguntza ematea, ikasturtearen hasierako gastuetarako eta ikasketek dakartzaten gainerako gastuetarako.

e) Turismoaren arloan:

–Herrian turismoa bultzatzea eta sustatzea.

f) Kultura arloan:

–Kultur elkarte eta taldeek kultura jarduerak gauzatzea eta programatzea.

–Musika emanaldiak.

–Kultura sustatzea eta hedatzea, haren alderdi guztietan.

–Kolektibo profesionalen kultura-jarduna sustatzea.

–Sustatzea sorkuntza eta arte plastikoak, eszenikoak eta musikalak.

–Oro har, lotutako edozein kultura-jarduera sustatzea.

g) Kirolaren eta gazteriaren arloetakoak:

–Kirol-jardueraren garapena bultzatzea eta laguntzea, kirola sortuz eta hedatuz, eta herritarren parte-hartzea sustatzea.

–Bultzatzea eta erraztea Azkoienen kirol ekitaldi eta ikuskizunak egin daitezela.

–Aisialdian kirola egitea sustatzea eta bultzatzea.

–Sustatzea eta bultzatzea jarduerak egitea gazteen arloan.

h) Beste batzuk:

–Udalaren jardunaren osagarri den eta artikulu honetan deskribatu ez den beste edozein jarduera, betiere diruz laguntzeko modukoa bada.

Egoki den deialdian zehaztuko da dirulaguntza bakoitzaren xede zehatza, lehen aipatutako xede guztien artetik.

2. artikulua. Dirulaguntza kontzeptua eta aplikazio eremua.

1. Dirulaguntza da dirua emate oro, Azkoiengo Udalak egiten duena pertsona publiko nahiz pribatuen alde, betiere honako baldintza hauek betetzen baditu:

a) Dirua ematea onuradunen zuzeneko kontraprestaziorik gabe.

b) Dirua emateko baldintza izatea xede jakin bat betetzea, proiektu bat gauzatzea, jarduera bat egitea nahiz jokabide berezi bat hartzea (xede horiek jada burutuak izan daitezke nahiz oraindik burutu gabeak), edo egoera bat gertatzea; betiere, onuradunak bete beharko ditu ezarritako betebehar material eta formalak.

c) Finantzatzen den proiektu, ekintza, jokabide edo egoeraren helburuak izan behar du bultzatzea onura publikoko edo gizarte intereseko jarduera bat edo sustatzea xede publikoren bat.

2. Ordenantza orokor honen aplikazio eremutik kanpo daude honako kasu hauek:

a) Udal honek diru ekarpenak egitea beste administrazio publiko batzuen alde edo Udalbatzaren mendeko udal enpresaren alde, helburua izanik erakunde horietako bakoitzaren jarduera osorik finantzatzea, bere eskumenen eremuan. Halakoetan, aplikatuko da dagokion araudian berariaz xedatutakoa.

b) Udalak kuota gisa egiten dituen diru ekarpen arruntak eta bereziak, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen bosgarren xedapen gehigarriak aipatutako elkarteen alde (7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena).

c) Onuradunek aurretik eskatu gabe ematen diren sariak.

d) Udalbatzako talde politikoei esleitutako zuzkidura ekonomikoak, jarraikiz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeari.

3. Ordenantza orokor hau izanen da berariazko araudiaren osagarri, honako kasu hauetan:

a) Europako funtsekin edo beste administrazio publiko batzuen funtsekin emandako edo finantzatutako dirulaguntzak. Halako dirulaguntzak arautuko dira, lehenik, dirulaguntza erabat edo partez finantzatzen duen administrazioak ezarritako araudien bidez edo baldintzen bidez. Araudi horrek dirulaguntza emateko modua arautzen ez badu, ordenantza orokorra aplikatuko da.

b) Lege-arau baten bidez ezarritako dirulaguntzak.

3. Gauzazko laguntzen araubide juridiko berezia.

Doan ematen diren ondasun eta eskubideak arautuko dira jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari; zehazki, jarraikiz IV. tituluaren I. kapituluari eta hura garatzen duten xedapenei (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa). Aurrekoa gorabehera, ordenantza hau aplikatuko zaio ondasun, eskubide nahiz zerbitzuak emateari, baldin Azkoiengo Udalak haiek eskuratzen baditu hirugarren bati emateko baino ez.

3. artikulua. Dirulaguntzei buruzko plan estrategikoa.

1. Azkoiengo osoko bilkurak, edozein dirulaguntza ezarri aurretik, onetsi beharko du dirulaguntzen plan estrategiko bat, edo indarrean dagoena aldatu.

2. Plan hori zenbait urterakoa izanen da; 3 urteko indarraldia izanen du.

3. Dirulaguntzei buruzko plan estrategikoak eduki hau izanen du:

a) Berau aplikatuz lortu nahi diren helburuak eta efektuak.

b) Horiek lortzeko behar den epea.

c) Aurreikusitako kostuak eta finantziazio iturriak, betiere baldintza izanik bete behar izatea aurrekontuen egonkortasunerako helburuak.

d) Jarraipena eta etengabeko ebaluazioa egiteko araubidea. Bertan, adierazle batzuk zehaztu behar dira, loturik egonen direnak dirulaguntza lerro bakoitzean aurreikusitako helburuekin.

e) Aurreko plan estrategikoen ebaluazioaren emaitzak.

4. Dirulaguntzen plan estrategikoaren eremuan sartzen dira Azkoiengo Udalak aurreikusten dituen dirulaguntza guztiak, salbu, behar bezala frogatutako arrazoiak tarteko, komeni bada dirulaguntza bat banakatzea plan estrategiko batean baino gehiagotan.

5. Urtero, ekitaldiko lehen lauhilekoan, alor, kudeaketa zentro, administrazio unitate edo menpeko erakunde bakoitzak osoko bilkurari igorriko dio justifikazio memoria bat, baloratzeko zenbateraino bete diren dirulaguntza lerroaren helburuak. Orobat, baloratuko da programa bidezkoa den edo ezabatu behar den. Baldin dirulaguntza lerro batek ez badu lortzen behar adina betetzea bere helburuak, edo betetze-maila hori ez bada egokia, kontuan harturik inbertitutako errekurtsoak, lerro horiek aldatzen ahalko dira, edo haien ordez beste batzuk ezarriko dira, efizienteagoak, edo deuseztatu eginen dira, hala behar denean.

4. artikulua. Printzipio orokorrak.

1. Printzipio hauei jarraikiz kudeatuko dira dirulaguntzak:

a) Publikotasuna, gardentasuna, konkurrentzia, objektibotasuna, berdintasuna eta diskriminaziorik eza.

b) Eraginkortasuna, betetzeko administrazio emaileak finkatutako helburuak.

c) Efizientzia, baliabide publikoak esleitzean eta erabiltzean.

2. Ordenantza orokor honetan araututako dirulaguntzak dira borondatezkoak eta behin-behinekoak, eta askatasunez errebokatzen eta murrizten ahal dira edonoiz, eta ezin dira aurrekari gisa alegatu.

3. Erabakitzen bada dirulaguntzak besterik gabe ematea, erabakia deuseza izanen da.

5. artikulua. Dirulaguntzak emateko baldintzak.

1. Dirulaguntza bat emateko baldintza hauek bete beharko dira:

a) Dirulaguntza ematen duen administrazio organoa eskuduna izatea.

b) Kreditu egokia eta nahikoa egotea, dirulaguntza emateak berekin dakartzan betebehar ekonomikoei aurre egiteko.

c) Emateko prozedura izapidetzea aplikatu beharreko arauen arabera.

d) Eduki ekonomikoa duten administrazio egintzak fiskalizatzea aurretik, jarraikiz legeei eta ordenantza orokor honi.

e) Horretarako eskumena duen organoak gastua onestea.

2. Aurrekoez gain, nahitaezko baldintza izanen da Azkoiengo udal-mugartean kokatzea, oro har, dirulaguntzaren xedea, helburua, proiektuaren exekuzioa, jarduera edo jokabide berezia (jada gauzatuak nahiz oraindik gauzatu gabeak), edo bilatzen den egoera.

Salbuespen gisa, dirulaguntzaren xede den inguruabarra Azkoiengo esparruaz gaindikoa bada, Udalaren interesen aldekoa izan beharko du zuzenean edo zeharka, halako moduz non baldintza horrek aski justifikaturik gelditu beharko baitu espedientean, txosten arrazoitu baten bidez, dirulaguntza eman baino lehen.

Baldintza horretatik salbuesten dira garapen bidean dauden herriendako laguntzen aurrekontu programan aurreikusitako garapen proiektuetarako dirulaguntzak.

3. Ezin izanen dira dirulaguntzen xede izan herritar orori irekiak ez diren jarduerak, hala horiek prestatzean nola gauzatzean.

4. Orobat, ezin izanen dira jarduerak diruz lagundu baldin barne hartzen badituzte ekintza politikoak edo erreibindikaziozkoak –jatorrian edo gero–, ezta halako ekintzak egiteko nolanahi erabiltzen direnak ere, tolerantzia hutsez bada ere. Era berean, ez dira diruz lagungarriak izanen herritarren askatasunaren kontrako jarduerak, Konstituzioa urratzen dutenak edo legeak betetzen ez dituztenak. Halako jarduerak gertatzen badira behin dirulaguntza ematea ebatzirik dagoenean, behar diren itzulketa eta zehapen espedienteak irekiko dira, ordenantza honetan ezarritakoarekin bat.

6. artikulua. Dirulaguntzak emateko eskumena duten organoak.

1. Azkoiengo Udalaren esparruan, Alkatetzak izanen du eskumena dirulaguntzak emateko (berariazko ordenantzetan besterik ezarri ezean), galarazi gabe egungo edo etorkizuneko eskuordetzeak. Kasu horietan, eskuordetze horietan erabakitzen diren organoek izanen dute eskumena, eskuordetze horietan zehazten den hartaraino.

2. Entitate instrumentalen esparruan, beren estatutuetan eskumen hori zein organori esleitu zaion, horiexek izanen dira eskudunak.

7. artikulua. Onuradunak. Baldintzak eta betebeharrak.

1. Dirulaguntza ematea zer jardueratan oinarritu den, jarduera horixe gauzatuko duten pertsona edo entitatea joko da dirulaguntzen onuraduntzat, edo dirulaguntza ematea bidezko egiten duen egoeran daudenak.

2. Onuraduna pertsona juridikoa denean, eta deialdian berariaz hala aurreikusiz gero, honako hauek ere onuraduntzat joko dira: onuradunaren bazkide izanik, konpromisoa hartzen dutenak haren izenean eta haren kontura dirulaguntzaren xede diren jarduerak egiteko, osorik edo zati batean.

3. Orobat, deialdian espresuki aurreikusten denean, onuradun bihurtzen ahal dira pertsona fisiko edo juridikoen batasunak (publiko nahiz pribatuak), ondasun erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo bereizitako ondare, baldin eta, nortasun juridikorik izan gabe ere, gauzatzen ahal badituzte dirulaguntza emateko oinarri diren proiektuak, jarduerak edo jokabideak, edo dirulaguntza emateko oinarri den egoeran badaude. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu beharko da, behar adina ahal dituena elkarteari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko.

4. Dirulaguntzen deialdiek zehaztuko dituzte eskatzaileek prozeduran parte hartzeko bete behar dituzten berariazko beharkizunak, beren xede zehatzaren arabera.

5. Betiere, entitate bat ezin izanen da onuradun izan, baldin badago Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean.

6. Oro har, ez zaie dirulaguntzarik emanen Azkoiengo Udalarekin zorrak izan eta premiamendu bidez kobratzeko prozeduran dauden partikular edo entitateei ere, ezta toki-erakundearekin zerga arloko eginbeharrak bete gabe dituztenei ere, harik eta zor horiek ordaindu arte edo zerga arloko eginbeharrak betetzen diren arte. Ofizioz egiaztatuko dira inguruabar horiek.

Hala ere, dirulaguntzaren izaera nolakoa den, aldez aurretik Azkoiengo Udalak ofizioz kitatzen ahalko ditu dirulaguntzen onuradunekin kobratzeke dituen zorrak, zenbateko horiek osorik edo parte batean konpentsatuta dirulaguntzen bidez; edo baldintza hori bete gabe uzten ahalko du, gizarte larrialdietako egoera berezietan. Salbuespen hori aplikatu ahal izateko, aukera horrek jasota egon beharko du kasuan kasuko deialdian, hitzarmenean edo ordenantza honen 25. artikuluan aipatutako ebazpenean, eta espedientean justifikatu beharko dira, halaber, neurri horren salbuespen egoera frogatzen duten arrazoiak, txosten tekniko baten bidez.

7. Erantzukizunpeko adierazpena aurkezteak ordeztuko ditu ziurtagiriak, baldin dirulaguntzetan onuradun bakoitzari emateko den zenbatekoa 3.000 eurotik gorakoa ez bada deialdian, baita ikerketa proiektuak finantzatzeko programetan ikertzaileei emandako beken kasuan ere eta gizarte-larrialdiko edo antzeko gizarte izaerako prestazio edo laguntzen kasuetan ere.

8. Hori hala izanik ere, eta zerga betebeharretan edo Gizarte Segurantzaren betebeharretan egunean egoteko betebeharrari dagokionez eta dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketan egunean egoteko betebeharrari dagokionez, egoera frogatu behar da jarraikiz Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren erregelamenduari eta ordenantza orokorraren 7. eta 8. artikuluei, Azkoiengo Udalarenganako betebeharrak direnean.

Dirulaguntza-eskaera aurkeztearekin batera eskatzaileak baimena ematen dio dirulaguntzak ematen dituen organoari zuzenean lor dezan Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren erregelamenduaren 18. eta 19. artikuluetan aurreikusitako inguruabarren egiaztapena, ziurtagiri telematikoen bidez. Beraz, kasu horretan, eskatzaileak ez ditu frogagiri horiek aurkeztu beharko. Nolanahi ere, eskatzaileak berariaz ukatzen ahal du baimena. Orduan, aurreko puntuetan aurreikusitako baldintzetan aurkeztu beharko du frogagiria, salbu aurreko paragrafoan aurreikusitako kasurako, hots, Azkoiengo Udalarenganako betebeharrak egiaztatzeko.

9. Onuradunek, nolanahi ere, bete beharko dituzte Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutako betebeharrak eta deialdian edo beste lege arau batzuetan xedatutako beste edozein.

8. artikulua. Betebeharrak, dirulaguntzak itzultzeagatik. Akreditazioa.

1. Bete dadin aurreko 6.5 artikulua eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13.2.g) artikulua, onuradunek egunean egon behar dute dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketan, Azkoiengo Udalarekin epe exekutiboan dirulaguntzak itzultzeagatik zorrik ez dutenean edo, onuradunen aurka premiamendu-bidea erabiltzerik ez badago, borondatezko epean ordaindu gabeko zorrik ez dutenean.

2. Onuradunek edo erakunde laguntzaileek egunean egon behar dute dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketan, zorrak geroratuta edo zatikatuta daudenean edo zorrak eten direnean, itzultzeko ebazpena aurkaratzeagatik.

3. Azkoiengo Udalak ofizioz egiaztatuko du bete direla dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak, dirulaguntza bakoitza kudeatzen duen zerbitzuak eskatuta, eta, horretarako, ziurtagiriak eginen ditu, aurreko artikuluan adierazitako baldintza berberetan.

9. artikulua. Dirulaguntzen publizitatea.

Zerbitzu edo zentro kudeatzailearen ardura izanen da behar den informazioa betetzea, deialdiei buruz, dirulaguntzak emateko ebazpenei buruz eta egindako ordainketei buruz, informazio hori bidaltzeko Dirulaguntzen Datu Base Nazionalari. Hori dena, jarraikiz Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 18. artikuluari, legearen 20. artikuluko baldintzetan.

10. artikulua. Diruz lagundutako jardueren finantzaketa.

1. Dirulaguntzaren deialdian, eskatu ahal izanen da partez finantzaketa propioekin egitea diruz laguntzen den jarduera. Dirulaguntzaren xede den proiektu edo ekintzarako funts propioak jartzen badira, hori hala dela frogatuko da Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 30. artikuluan adierazitako moduan.

2. Dirulaguntzaren deialdiak zehaztuko du ea dirulaguntzak bateragarriak edo bateraezinak diren xede bera duten beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin, edozein dela ere horiek eman dituen administrazioa edo entea (publikoa nahiz pribatua), izan Estatukoa, Europar Batasunekoa, edo nazioartekoa. Horrek ez du eragotziko hurrengo apartatuan xedatutakoa.

3. Dirulaguntzaren zenbatekoa ezin izanen da inola ere izan diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa, dela bakarrik, dela beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera.

4. Deusetan aldatzen badira dirulaguntzak emateko kontuan hartu diren baldintzak, eta, betiere, arauetan baimendutako kasuetatik at eskuratzen badira beste diru-iturri batzuk, aldatzen ahalko da dirulaguntzak emateko ebazpena.

5. Onuradunek jasotako funtsetatik sortzen diren finantza-etekinak dirulaguntzaren zenbatekoari gehituko zaizkio, eta dirulaguntzaren xede den jarduerarako erabiliko dira horiek ere, salbu eta, behar bezala arrazoituta, dirulaguntza deialdian besterik xedatzen bada.

BIGARREN TITULUA.–DIRULAGUNTZA EMATEKO PROZEDURAK

Lehenbiziko kapitulua.–Xedapen orokorrak

11. artikulua. Dirulaguntzak emateko prozedurak.

1. Dirulaguntzak norgehiagokako araubidean edo zuzenean eman daitezke, legean eta artikulu hauetan xedatutako baldintzetan.

2. Norgehiagokako araubidean ematea da dirulaguntzak emateko modu arrunta.

3. Hona eskaerak aurkezteko epea:

a) Norgehiagoka emateko dirulaguntzen kasuan, oro har, hilabetekoa izanen da eskaera aurkezteko epea, deialdia argitaratu eta biharamunetik hasita, deusetan ukatu gabe deialdiak bestelako epe bat ezarri ahal izatea, dirulaguntzaren izaera bereziagatik edo inguruabar bereziak izateagatik.

b) Norgehiagokarik gabeko konkurrentzia duten dirulaguntzetan, eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdia argitaratu eta hurrengo lehen egun baliodunean, eta deialdiaren indarraldia bukatu arte iraunen du.

4. Hala norgehiagokaren araubidearen nola zuzeneko prozeduraren bidez emandako dirulaguntzek ezin izanen dute gainditu dagokien deialdian, hitzarmenean edo ebazpenean ezarritako zenbatekoa.

12. artikulua. Aurretiazko izapidetzea.

1. Norgehiagokako araubideko dirulaguntzen kasuan, deialdia onar daiteke horren gaineko ebazpena ematen den ekitaldiaren aurreko aurrekontu-ekitaldi batean, gastua betearazten baldin bada dirulaguntza ematen den urte berean, eta honako inguruabar hauetako bat betetzen bada:

a) Udalaren aurrekontu orokorretan kreditu egokia eta behar adinakoa egotea, dena delako gastua aurrekontu bidez estaltzeko.

b) Kreditu egokia eta behar adinakoa egotea Udalaren hurrengo ekitaldirako aurrekontu orokorren proiektuan (Udalbatzaren osoko bilkurak hasiera batez onetsia). Hartan, gastu-konpromisoa hartuko da, dirulaguntza emateko ebazpena onestearen ondorioz.

2. Kasu horietan, deialdian agertzen den gehieneko zenbateko osoa zenbatetsia izanen da; horregatik, deialdian espresuki adierazi beharko da dirulaguntza emanen dela baldin eta kreditu egokia eta behar adinakoa badago. Baldin aurrekontuetan behin betiko onetsitako aurrekontu kreditua handiagoa bada hasieran kalkulatutako zenbatekoa baino, organo kudeatzaileak erabakitzen ahalko du deialdiari hori aplikatzea edo ez, dagokion gastu espedientearen izapideak egin ondoren, ebazpenaren aurretik, beste deialdi bat egiteko beharrik izan gabe.

3. Deialdiaren aurretik izapidetzen den gastu espedientean, behar adina kreditu dagoela egiaztatzen duen agiriaren ordez udal kontu-hartzailetzak ziurtagiri bat eginen du; bertan agertuko da gertatzen dela artikulu honen 1. apartatuan aipatutako inguruabarretakoren bat.

4. Gastu espedientean emandako izapidetze egintza guztien ondorioak baldintza honen mende egonen dira: laguntza ematea ebaztean, iraun beharko dute egintza horiek egin zirenean zeuden egitatezko eta zuzenbidezko inguruabar berberek.

13. artikulua. Zenbait urtetako dirulaguntzak.

1. Baimentzen ahalko da dirulaguntzen deialdia egitea eta gastua egoztea laguntza horiek emateko ebazpenaren ondorengo ekitaldiei.

2. Deialdian adierazi beharko da zein den ematen diren dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa, eta baita horien urtez urteko banaketa ere, 2/1995 Foru Legearen 225. artikuluan ezarritako mugen barnean (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), kontuan izanik noiz aurreikusten den egitea emandako dirulaguntzetatik eratorritako gastua. Kopuru hori zenbatetsia izanen da, dirulaguntzari buruzko arauek aurreikusi dutenean eskatzaileek aldez aurretik jaso dezaketela ordainketa. Hasiera batez onetsitako banaketa aldatzeko, beharrezkoa izanen da urterokoak berregokitzeko espedientea izapidetzea.

3. Araudian berariaz aurreikusi denean konturako ordainketak egin ahal izatea, zenbait urtetarako dirulaguntza emateko ebazpenean adieraziko da urteko kopuruen banaketa, kontuan hartuz diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko erritmoa. Dagokion zenbatekoaren balio bereko justifikazioa aldez aurretik aurkeztuta egotziko zaio ekitaldi bakoitzari. Ebazpenean erabakitako gauzatzeko egutegia aldatzeko, jarraituko zaio Ordenantza Orokor honen 22. artikuluari.

Bigarren kapitulua.–Dulaguntzak ematea norgehiagokako araubideari jarraikiz

14. artikulua. Kontzeptua.

1. Dirulaguntzak emateko ohiko prozedura izapidetuko da norgehiagokako prozeduraren araubideari jarraikiz. Ordenantza honi dagokionez, norgehiagokako lehiatzat hartuko da dirulaguntzak emateko aurkezten diren eskaerak alderatzea, lehentasunaren arabera ordenatzeko, jarraikiz deialdian ezarritako balorazio irizpideei (Ordenantza Orokor honen arabera), edo jarraikiz berariazko ordenantzan ezarri diren balorazio irizpideei (dirulaguntza modalitate bakoitzerako oinarriak ezartzen dituen ordenantzan ezarritako irizpideak). Hala, dirulaguntza esleituko zaie aipatutako irizpide horien arabera balorazio hoberena lortu duten eskaerei, gainditu gabe deialdian ezarritako muga eta kreditu erabilgarria.

Nolanahi ere, ez da beharrezkoa izanen hurrenkera bat finkatzea, baldin deialdian esleitutako kreditua aski bada, aurkezteko epea bukatutakoan, eskatutako beharkizunak betetzen dituzten eskaera guztiei erantzuteko.

2. Norgehiagokako araubidean emateko berariazko modalitate gisa, deialdiak aurreikusi ahal izanen du dirulaguntza bat ematea gehieneko zenbateko globala hainbanatuz dirulaguntzaren onuradunen artean, horretarako aplikatuz deialdian dirulaguntza emateko ezarritako irizpideak, Ordenantza Orokorraren 16. artikuluan ezarritakoetatik.

Kasu horretan, emateko irizpideekin batera, deialdiak aldez aurretik zehaztu beharko du irizpide horiek aplikatuz onuradun bakoitzak jasotzen ahal duen gehieneko zenbatekoa. Horrek, ordea, ez du eskubiderik sortuko balizko onuradunen alde.

15. artikulua. Abiaraztea.

1. Dirulaguntzak emateko prozesua ofizioz hasiko da beti, organo eskudunak onetsitako deialdiaren bidez, jarraikiz honako arau hauetan jasotako printzipioei: Ordenantza Orokor hau, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra, hura garatzeko erregelamendua, urriaren 1eko 39/2015 Legea (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legea (lege horrek hizpide du sektore publikoaren araubide juridikoa).

Deialdi publiko hau Dirulaguntzen Base Nazionalean argitaratuko da, eta laburpena, berriz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Udalaren webgunean ere argitaratuko da deialdia.

2. Deialdiak eduki hau izanen du derrigorrez:

a) Adierazi beharko da zein den Azkoiengo Udalaren Dirulaguntzen Ordenantza Orokorra behin betiko onesteko Udalbatzaren erabakia, eta, horrekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren zer zenbakitan eta zer datatan eman zen argitara, salbu eta oinarri arautzaileak deialdian bertan argitaratzen badira, berariazkoak direlako.

b) Aurrekontuetako zein kredituri egozten zaizkion dirulaguntzak, eta dauden kredituen barnean zein izanen den dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa. Salbuespenez, deialdiak zenbateko gehigarri bat ezartzen ahalko du, eskuragarri dauden kredituen guztirako gehieneko zenbatekoaz gain. Horretarako ez da beharrezkoa izanen dirulaguntzak emateko deialdi berri bat egitea, eta zenbateko hori eraginkorra izateko, beharrezkoa izanen da kreditu erabilgarria egotea, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 58 artikuluan aurreikusitakoaren ondorioz (errege dekretu horren bidez onetsi zen Dirulaguntzei buruzko Legearen Erregelamendua). Kreditu gehigarri hau Alkatetzak onetsi beharko du, edo udal enpresako organo eskudunak, Kudeaketa Alorreko arduradunak proposaturik, eta, hala badagokio, aldez aurretik onetsirik bidezko den aurrekontuko aldaketa.

c) Dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburua.

d) Adieraztea dirulaguntzak norgehiagoka emanen direla.

e) Dirulaguntza eskatzeko betebeharrak eta horiek frogatzeko modua. Adingabeendako zerbitzu eta programak egiteko dirulaguntzen deialdi publiko guztietan, aurkeztu beharko da erantzukizunpeko adierazpen bat, dirulaguntza eskatzen duen entitatearen legezko ordezkariak emana, non adieraziko baita jarduerak edo programak egin behar dituzten pertsona guztiek eta boluntarioek betetzen dituztela 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua eta 45/2015 Legearen 8.4 artikuluan ezarritako betebeharra.

f) Zein den prozedura ebazteko organo eskuduna.

g) Ebaluazio batzordea eratuko duten kideen izendapena.

h) Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

i) Ebazteko eta jakinarazteko epea.

j) Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak eta argibideak.

k) Ohartaraztea ebazpenak bukaera ematen diola administrazio bideari.

l) Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak.

m) Hala behar badu, eta segun zein den deialdiaren xedea, adierazi behar da onuradunen artean hainbanatuko den dirulaguntzen gehieneko zenbateko osoa.

n) Jakinarazteko edo argitaratzeko bidea, urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezarritakoaren arabera (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

o) Berariazko edo ustezko ezespenaren aurka jartzen ahal diren errekurtsoak.

Horretaz gain, deialdiak honako alderdi hauek jasotzen ahalko ditu:

a) Azpikontratazioa egiteko aukera, betiere araudi honetan ezarritako mugekin bat.

b) Onuradunak proiektuaren aurrekontuaren ehuneko zenbat finantzatu behar duen, dela bere funts propioekin dela beste dirulaguntzen bitartez.

c) Ordaintzeko modua, eta, behar izanez gero, ezarriko eta justifikatuko da konturako ordainketak eta ordainketa aurreratuak egiteko aukera.

d) Dirulaguntzaren bateragarritasuna eta bateraezintasuna.

e) Justifikatzeko modua, dagozkion agiriak aurkezteko epea eta ebaluazioko memorian adierazi beharreko alderdiak.

f) Proiektuan aldaketak egiteko aukera, aurreikusi ez diren inguruabarrak direla medio.

g) Beharrezkoa bada, eta dirulaguntzaren izaera nolakoa den, adierazi beharko da ea posible den ofizioz kitatzea dirulaguntzen onura jasotzen duten pertsonekin kobratzeke dituen zorrak, zenbateko horiek dirulaguntzen bidez konpentsatuta.

h) Beharrezko bada, onuradunek edo entitate laguntzaileek eratu behar dituzten berme neurriak, eta horiek eratzeko, gordailutzeko eta baliogabetzeko bitartekoak.

i) Beharrezkoa denean, honako baldintza hau: diruz lagundutako jardueraren gaineko agiri guztietan eta propaganda idatzi edo grafiko orotan adieraztea udal honen dirulaguntza jaso duela.

3. Deialdi bakoitzean, testuari gehituko zaio txosten juridiko bat, adierazten duena Zuzenbidearekin bat datorrela. Udalaren edo, kasua bada, erakunde autonomoen zerbitzu juridikoek eman beharko dute txosten juridiko hori.

4. Interesdunen eskabidearekin batera, aurkeztu beharko dira deialdian zehaztutako agiriak eta argibideak, salbu eta eskatutako agiriak administrazio honen eskuetan badaude; halakoetan, haien ordez erantzukizunpeko adierazpen bat aurkezten ahalko da, eta bertan adieraziko, agiriak noiz eta zer organotan edo bulegotan aurkeztu ziren edo, kasua bada, egin ziren edo jasota dauden.

5. Inoiz ere ezin izanen dira bost urte baino gehiago iragan, dagokien prozedura bukatu zenetik.

6. Aurretik xedatutakoa gorabehera, administrazio honek edo udal enpresak ezin badute dokumentua eskuratu, eskatzaileari eskatzen ahalko diote aurkezteko edo, bestenaz, dokumentuan aipatutako baldintzak beste bide batzuen bidez frogatzeko, ebazpen proposamena eman aurretik.

7. Dirulaguntzen deialdian, onartu daiteke agiri jakin batzuen ordez aurkeztea eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena. Halako kasuetan, dirulaguntza emateko ebazpen proposamena egin baino lehen, eskatu beharko da aurkezteko adierazpenean jasotako datuen egiazkotasuna frogatzen duten agiriak, beranduenez 15 egun baliodunen epean.

8. Deialdiek, oro har, eredu normalizatuak izan beharko dituzte, honako hauei dagokienez: interesdunen eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak, eskaerarekin batera aurkeztu beharreko gainerako dokumentuak eta dirulaguntzaren justifikazioa.

16. artikulua. Dirulaguntzak baloratzeko irizpideak.

1. Dirulaguntzak emateko deialdi bakoitzak irizpide objektiboak ezarriko ditu horiek emateko, eta, behar denean, irizpide horien haztapena ere ezarriko du.

2. Emateko irizpide objektibo gisa hauek guztiak edo batzuk erabili ahal izanen dira:

1.–Entitatearen antzinatasuna, ibilbidea eta udalerrian duen ezarpena, bai eta aurreko ekitaldian lortutako emaitzak ere.

2.–Zer inpaktu, oihartzun eta eragin sortzen den, Azkoiengo herritarren artean, sustatutako jarduera artistikoenganako duten zaletasunaren gorakadan eta kultura-mailaren gorakadan.

3.–Haren aurrekontuko gastuen eta diru-sarreren zenbatekoa guztira, aurreikusitako defizita, eta finantzatzeko benetako premiak.

4.–Elkarteak duen bazkide kopurua eta kideen kualifikazio teknikoa edo profesionala.

5.–Zer lankidetza duen Azkoiengo Udalarekin proiektu kulturalak antolatzeko eta kulturaren eta jaien programazioan.

6.–Aurkeztu den proiektuaren berrikuntza eta sormen maila.

7.–Euskararen erabilera eta zabalkundea kultura programazioan.

8.–Egitekoa den kirol programaren garrantzia, entitateak hirian dituen ezarpenari eta errotzeari dagokienez.

9.–Proiektua gauzatuko duten langileen kualifikazio tekniko eta profesionala.

10.–Interesa eta eragina, gizarteari eta kirolari dagokienez. Partaide kopurua eta ageriko eraginkortasuna, eta emaitzak, kirola sustatzeari eta garatzeari dagokienez.

11.–Egitekoak diren kirol jardueren kostuak eta zenbateko ekonomikoa.

12.–Ekitaldiaren berezitasuna, honako hauei dagokienez: kirol-arloan duen ospea, kalitatea eta maila.

13.–Gizarte interesa eta eragina, honako hauei dagokienez: bertaratu daitezkeen ikusleak, partaidetza eta zaletasuna sustatzea.

14.–Erakundeak jasandako kargak eta kostuak, honako hauei dagokienez: egin beharko dituen eginahalak, dauzkan baliabideak eta aurreikusten diren emaitzak.

15.–Lortutako merituak eta maila, gizarte eta kirol testuinguruaren arabera ebaluatuta.

16.–Herritarren artean lortutako errotzea eta tradizioa, lehiaketak orain arte izandako harrera onari dagokionez.

17.–Kalkulatzen den partaide kopurua eta lortutako hedapen soziala.

18.–Jardueraren izaera berritzailea, eta, horrekin batera, zer aukera ikusten den ikusleak eta partaideen harrera ona izateko.

19.–Aurreko denboraldian izandako kirol ibilbidea eta lortutako emaitzak.

20.–Interesa eta eragina, gizarteari eta kirolari dagokienez.

21.–Lortutako merituak eta maila, gizarte eta kirol testuinguruaren arabera ebaluatuta.

22.–Gazteentzako proiektuek eta jarduerek xede dituzten herritarrak (bazkideak, gazteak oro har...).

23.–Gazteentzako proiektuaren edukia eta bilatzen dituen xedeak (aisia eta astialdia, minusbaliotasunak dituzten gazteak integratzea, informazioa eta aholkularitza, hezkidetza eta berdintasuna sustatzea, bazterketa egoerak prebenitzea, asoziazionismoa sustatzea...).

24.–Gauzatu nahi den proiektuaren prestaketa, kalitatea, aurretiazko lana, herrian izanen duen inpaktua, jarraitutasuna eta izaera kolaboratiboa.

25.–Proiektuaren argitasuna eta koherentzia.

26.–Aurrekontuko kostua eta aurreikusitako helburuak bat etortzea.

27.–Jarduerak zabaltzea edo osatzea, era egokian, jardueraren xedeko ikasleek jasotzen dituzten ikasbide arautuak.

28.–Zenbat diren jardueraren xede diren edo jardueran parte hartuko duten ikasleak.

29.–Proiektuak Azkoiengo Udaleko zenbait ikastetxe elkarrekin lotzea.

30.–Proiektuaren zeharkakotasuna.

31.–Hezkuntza-komunitateko estamentu guztiek parte hartzea proiektuan: ikasleek, irakasleek eta familiek.

32.–Hezkuntzako berrikuntza.

33.–Desberdintasun sozioekonomikoak orekatzeko tresnak.

34.–Proiektuak beste finantzabide batzuk aurreikustea.

35.–Proiektuak indartzea herritarren funtsezko eskubideak eta askatasunak, eta Konstituzioko eta estatutuetako betebeharrak, eta haiekiko begirunean sakontzea.

36.–Proiektuko jardueren helburu izatea hobetzea ikasleen etika eta intelektualitatea, hobetzea haien gaitasun kritikoa, eta garatzea haien sormena eta gaitasun artistikoak.

37.–Proiektuak ingurunera egokitzea eta ekartzea ingurunea hobeki ezagutzea eta gizarte errealitatera hurbiltzea.

38.–Proiektuaren xedea izatea ikasleak kontzientziatzea eta printzipio hauek zabaltzea: bizikidetza, genero-berdintasuna, besteekiko eta ondasun publiko eta pribatuekiko begirunea. Hori dena, gizonen, emakumeen eta herrien arteko tolerantziaren eta elkartasunaren esparruan.

39.–Proiektuak bultzatzea bizitza profesionalerako trantsizio positiboa, trebakuntza teknikoa eta lan ohiturak.

40.–Proiektuak lantzea sistema pedagogikoa hobetzea bilatzen duten esperientziak eta jarduketak.

41.–Gaitasun eta errendimendu berezia.

42.–Prestakuntzako proiektuaren interesa.

43.–Errenta maila.

44.–Egoera ekonomikoa.

45.–Gizarte eta familia egoera.

46.–Merezimendu akademikoak.

47.–Merezimendu artistikoak.

48.–Kideen kopurua.

49.–Parte hartzea eta ezartzea komunitate-ingurunearen barnean.

50.–Dirulaguntza jasoko duen onuradunak edo jarduerak izatea ezaugarri bereziak, erakunde ofizial batek egiaztatuak, edo egoera berezi jakin bat egotea.

51.–Eskatzaileen arteko hainbanaketa.

52.–Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzen duten jarduerak edo programak.

53.–Ingurumeneko faktoreak.

54.–Gizarte premiak.

55.–Aukera-berdintasuna sustatzen duten jarduerak edo programak.

56.–Kulturarteko bizikidetza sustatzen duten jarduerak edo programak.

57.–Gizarte-bazterketaren kontrako borroka sustatzen duten jarduerak edo programak.

58.–Beste edozein irizpide, bilatzen duena interes publikoa edo soziala, eta berekin dakarrena deialdiaren xedearekin bat datozen faktoreen diskriminazio positiboa.

17. artikulua. Eskabideak.

1. Interesdunen eskaerak aurkeztu behar dira deialdian zehaztutako dokumentu eta informazioekin batera.

2. Honako hau izanen da eskaeraren gutxieneko edukia:

a) Identifikatzea nork sinatzen duen eskaera eta noren izenean sinatzen duen.

b) Onuraduna behar duena identifikatzea (adieraziz haren NANa, IFZ edo AIZ).

c) Diruz laguntzekoa den jardueraren proiektua, halakorik bada.

d) Aurrekontua, halakorik bada.

e) Dirulaguntzaren eskatzaileak berariaz adieraztea ea baimena ematen edo ukatzen dion Azkoiengo Udalari, Zerga Administrazioko Estatu Agentziatik eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusitik informazioa lortzeko, erakunde horiekiko dituen betebeharrak betetzeari buruz.

Berariaz adierazten ez badu, ulertuko da eskatzaileak baimena emanen duela. Ukatuz gero, erantsi beharko ditu Zerga Administrazioko Estatu Agentziak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako ziurtagiriak.

f) Eskatzailearen adierazpena, agertzen duena ez duela Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako debekuetatik bat bera ere.

3. Eskaerak Azkoiengo Udalari zuzenduko zaizkio, deialdietan ezarritako ereduen arabera, eta aurkeztu beharko dira Udaleko erregistro orokorrean edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aipatzen dituen erregistro eta bulegoetan (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Horretara beharturik daudenek erregistro elektronikoan aurkeztu beharko dute beren eskaera, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluko zerrendari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

4. Eskaerak betetzen ez baditu deialdiren araudian ezarritako betekizunak, instrukzio organoak interesdunari eskatuko dio zuzenketa egin dezala, gehienez ere 10 eguneko epe luzaezinean, eta ohartaraziko dio, hala egin ezean, ulertuko dela eskabidea bertan behera utzi duela, aldez aurretik ebazpen bat emanen da, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluari (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

18. artikulua. Instrukzioa.

1. Deialdiak zehaztutako organoak edo dirulaguntza izapidetzen duen departamentuak instruituko du dirulaguntzak emateko prozedura, eta ofizioz eginen ditu behar diren jarduketa guztiak, ebazpen proposamena egiteko behar diren datuak zehazteko, ezagutzeko eta egiaztatzeko.

2. Instrukzio organoak egiaztatu beharko du eskatzaileak daudela dirulaguntza emateko oinarri den egoeran, edo betetzen direla oinarrietan eta deialdian onuradun izateko ezarritako inguruabarrak, baldintzak eta beharkizunak.

Egiaztapen hori egin daiteke balorazio batzordeak eskaerak ebaluatu aurretik edo ondoren, baina, betiere, ebazpen proposamena egin aurretik.

3. Instrukzio jarduketek honako hauek barne hartu behar dituzte:

a) Ebazpena emateko beharrekotzat jotzen diren txosten guztiak eskatzea, edo dirulaguntza arautzen duten arauek eskatzen dituzten guztiak.

b) Eskabideak edo eskaerak ebaluatzea, betiere kontuan harturik deialdian balorazioa egiteko ezarritako irizpideak, manerak eta lehentasunak.

4. Baldin, ebaluazioaren ondorioz, ez bazaie onuradunei ematen deialdian aurreikusitako zenbateko osoa, eta inguruabar hori deialdian jasota badago, soberakina onuradunen artean birbanatu ahal izanen da. Horrek, nolanahi ere, ezin du ekarri ez betetzea legeetan, Ordenantza Orokor honetan edo deialdian xedatutako edozein beharkizun.

19. artikulua. Balorazio batzordea.

1. Instrukzio organoak eskaerak ebaluatu ondoren, balorazio batzordea deitutako kide anitzeko organo batek, orokorki, eginen du ebaluazioaren emaitza zehazten duen txostena edo akta.

2. Dagokion deialdian zehaztuko dira balorazio batzordeko kideak.

Kide anitzeko organo batek baloratuko ditu eskaerak. Honako hauek osatuko dute organo hori: buru bat, idazkaria eta gutxienez hiru kide. Izendatuko dira jarraikiz deialdian zehaztutako gaitasun profesionalari eta esperientziaren irizpideei.

Batzordearen jarduna lotuko zaio urriaren 1eko 40/2015 Legeari; zehazki, atariko tituluaren II. kapituluan, kide anitzeko organoentzat ezarri duen araubideari (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legea). Txosten-proposamen arrazoitu bat eman beharko du, zehazteko egindako ebaluazioaren emaitza.

20. artikulua. Ebazpen-proposamena.

1. Instrukzio organoak, ikusita espedientea eta balorazio batzordearen txostena, ebazpen-proposamena eginen dio ebazteko eskumena duen organoari, behar bezala arrazoitua.

2. Ebazpen-proposamenak ez dio inolako eskubiderik ekarriko proposatutako onuradunari Azkoiengo Udalari dagokionez, harik eta dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten zaion arte.

21. artikulua. Ebazpena.

1. Behin betiko ebazpen proposamena egindakoan, eta jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 88. artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea) eta, hala badagokio, deialdian xedatutakoari, deialdian ezarritako organo eskudunak prozedura ebatziko du.

2. Ebazpena arrazoituko da dirulaguntzaren deialdiak ezarritakoarekin bat. Betiere, prozeduran egiaztaturik gelditu behar dira emandako ebazpenaren oinarriak.

3. Dirulaguntza hartuko duten eskatzaileen zerrenda jaso beharko da ebazpenean, eta, horrez gain, espresuki adieraziko da zer eskaera ezetsi diren, halakorik baldin bada.

4. Prozedura ebatzi eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izanen da gehienez, salbu lege mailako arau batek epe luzeagoa ezartzen badu edo Europar Batasuneko araudian hala aurreikusten bada. Epea zenbatzen hasiko da kasuan kasuko deialdia argitaratu eta hortik aurrera, salbu deialdiak berak ondorioak geroratzen baditu.

5. Gehieneko epea bukatzen bada ebazpena jakinarazi gabe, interesdunek uler dezakete dirulaguntza eskaera ezetsi egin dela, administrazioaren isiltasunaren bidez.

6. Ebazpena jakinaraziko da urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako moduan (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Hirugarren kapitulua.–Zuzenean ematea

22. artikulua. Zuzenean emateko kasuak.

1. Dirulaguntza hauek zuzenean eman daitezke:

a) Azkoiengo aurrekontu orokorrean berariaz izendatutakoak.

Aurreko paragrafoaren ondorioetarako, Udalaren aurrekontuetan izendun gisa ezarritako dirulaguntzatzat hartzen da gutxienez bere aurrekontu-zuzkidura eta bere onuraduna aurrekontuaren gastu-egoeretan zehaztuta agertzen dena. Dirulaguntza hauen helburua zehazturik gelditu behar da dagokion lankidetza hitzarmenean edo dirulaguntza emateko ebazpenean. Xede horrek, betiere, bat etorri beharko du aurrekontuan dagokion kredituaren sailkapen funtzional eta ekonomikoarekin.

b) Lege mailako arau batek aginduta edo zenbatekoa zehaztuta Administrazioak ematen dituenak. Kasuan kasuko prozedura aplikagarria erabiliko da dirulaguntza horiek emateko, bakoitzaren araudiari jarraikiz.

c) Salbuespen gisara, interes publiko, sozial, ekonomiko edo humanitario frogatuengatik ematen diren dirulaguntzak, edo behar bezala justifikatutako beste arrazoi batzuengatik ematen direnak, deialdi publikoa egitea zailtzen dutelako.

2. Dirulaguntza hauei aplikatuko zaizkie Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra, hura garatzeko erregelamendua eta Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokor hau, salbu publikotasun- eta konkurrentzia-printzipioen aplikazioari dagokiona. Halaber, emateko erabakietan adierazi ahal izanen da zer bitarteko erabili beharko duen onuradunak dirulaguntza eman zaiola iragartzeko.

23. artikulua. Aurrekontuetan modu izendunean aurreikusitako dirulaguntzak.

1. Dirulaguntza zer aurrekontu-kredituri egozten zaion, hura kudeatzen duen zerbitzuak edo zentroak hasiko du ofizioz dirulaguntzak emateko prozedura, edo, bestela, interesdunak eskatuta hasiko da.

Interesdunak eskatuta hasten bada, interesdunak eskaera aurkeztu beharko du Ordenantza Orokor honen 17. artikuluko baldintzetan.

2. Behin prozedura hasirik, arloaren arabera eskumena duen unitate kudeatzaileak hitzarmenaren zirriborro bat eginen du, eta hartan, honako hauek jasoko dira, gutxienez:

a) Zehaztea dirulaguntzaren xedea eta haien onuradunak, aurrekontuko diru-izendapenaren arabera.

b) Identifikatzea helburuak edo xedeak, eta zer ondorio lortu nahi diren.

c) Dirulaguntzaren gastua, eta zenbatekoa egozten zaion aurrekontu-kreditua, eta onuradun bakoitzarentzat banakaturik, bat baino gehiago badira.

d) Ea bateragarria edo bateraezina den xede bereko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin, edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatutatik etorrita ere, Espainiakoa izan, Europar Batasunekoa nahiz nazioartekoa.

e) Dirulaguntza ordaintzeko epeak eta moduak, ordainketa aurreratuak eta konturako ordainketak egiteko aukerak, eta, behar denean, onuradunek eman behar dituzten bermeen araubidea.

f) Behar diren epea eta modua, justifikatzeko onuradunak bete duela dirulaguntzaren xedea eta aplikatu dituela jasotako funtsak.

g) Onuraduna egotea dirulaguntza ematearen oinarri den egoeran, edo edo betetzen direla Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean eta Ordenantza Orokor honetan onuradun izateko ezarritako inguruabarrak, baldintzak eta beharkizunak.

Baldin prozedura bukatu nahi bada lankidetza-hitzarmen bat sinatuz, aurreko txostenaren ordez egiten ahal da eduki bera duen hitzarmenaren zirriborro bat, eta sinatuko du zerbitzu edo zentro kudeatzaileko arduradunak. Hitzarmen zirriborroek eta, halakorik badago, ondoren sinatzen den hitzarmenak bete beharko dituzte urriaren 1eko 40/2015 Legean jasotako xedapenak (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legea).

3. Txosten hori egin ondoren, eta Kontu-hartzailetzak fiskalizatu aurretik, dirulaguntza emateko ebazpena emanen da, eta horren ondoren, hala badagokio, lankidetza-hitzarmena sinatu ahal izanen da. Biek izanen dute aurreko apartatuan adierazitako gutxieneko edukia.

Bi kasuetan, dirulaguntza emateko egintzak edo hitzarmenak izanen dute dirulaguntza emateko oinarri arauemaileen izaera, dirulaguntzen araudiaren ondorioetarako.

Alkateak izanen du prozedura ebazteko eskumena. Nolanahi ere, eskuordetzeko ahalmena izanen du.

24. artikulua. Zuzenean emateko dirulaguntzak, lege-mailako arauek hala aginduta.

Dirulaguntzak zuzenean ematen direnean, lege-mailako arau batek hala aginduta, aplikatuko dira arau hori eta Azkoiengo Udalari bereziki aplikatzen zaizkion gainerakoak.

Dirulaguntza ematea ezartzen duen legeak dioenean lankidetza-hitzarmen bat formalizatu behar dela, dirulaguntza bideratzeko, erakunde emailearen eta onuradunen artean, hitzarmen horrek izan beharko du Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren erregelamenduaren 65.3 artikuluko gutxieneko edukia, eta bete beharko ditu urriaren 1eko 40/2015 Legean jasotako xedapenak (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legea).

Gainera, dirulaguntzen ordainketa eskatu ahal izateko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da ekitaldi horretako aurrekontuan.

Betiere, dirulaguntza eman aurretik, zerbitzu edo zentro kudeatzaileak txosten bat egin beharko du, adierazteko ea proposamenak betetzen duen dirulaguntza ematea dakarren legea, eta kontu-hartzailetzak fiskalizatu beharko du.

25. artikulua. Zuzenean ematen diren dirulaguntzak, interes publiko, sozial, ekonomiko edo humanitarioko arrazoiengatik, edo deialdi publikoa egitea zailtzen duten justifikatutako beste arrazoi batzuengatik.

1. Salbuespen gisara, dirulaguntzak zuzenean eman ahal izanen dira, frogatzen direnean interes publiko, sozial, ekonomiko edo humanitarioko arrazoiak, edo behar bezala justifikatutako beste arrazoi batzuk, deialdi publikoa egitea zailtzen dutenak.

2. Dirulaguntza zer aurrekontu-kredituri egozten zaion, hura kudeatzen duen zerbitzuak edo zentroak hasiko du ofizioz dirulaguntzak emateko prozedura, edo, bestela, interesdunak eskatuta hasiko da.

Interesdunak eskatuta hasten bada, interesdunak eskaera aurkeztu beharko du Ordenantza Orokor honen 17. artikuluko baldintzetan, ezarritako ereduari jarraikiz.

3. Prozedura hasitakoan, zerbitzuburuak edo dirulaguntzaren xedera lotuta dagoen langileak egin beharko ditu txostena eta hitzarmen proposamena, eta alkateak edo arloko zinegotzi ordezkariak sinatu beharko du.

Txostenak derrigorrez jaso beharko ditu hemen adierazitako puntuak:

a) Dirulaguntzaren xedearen definizioa, honako hauek berariaz adieraziz:

–Dirulaguntzaren izaera ezohiko eta berezia,

–Interes publiko, sozial, ekonomiko edo humanitarioko arrazoiak, edo bestelakoak, frogatzen dutenak deialdi publikoa egiteko zailtasuna.

b) Identifikatzea helburua edo xedea, onuradunak eta zer ondorio lortu nahi diren.

c) Zer aurrekontu-kredituri egozten zaizkion dirulaguntzaren gastua eta zenbatekoa, onuradun bakoitzaren arabera banaturik, bat baino gehiago badira. Lehendakaritzari lotutakoak direnean, aurreko guztiaz gain, betetzen direla artikulu honetako 2. apartatuan xedatutako beharkizunak.

d) Ea bateragarria edo bateraezina den xede bereko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin, edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatutatik etorrita ere, Espainiakoa izan, Europar Batasunekoa nahiz nazioartekoa.

e) Dirulaguntza ordaintzeko epeak eta moduak, ordainketa aurreratuak eta konturako ordainketak egiteko aukerak, eta, behar denean, onuradunek eman behar dituzten bermeen araubidea.

f) Behar diren epea eta modua, justifikatzeko onuradunak bete duela dirulaguntzaren xedea eta aplikatu dituela jasotako funtsak.

g) Onuraduna egotea dirulaguntza ematearen oinarri den egoeran, edo edo betetzen direla Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean eta Ordenantza Orokor honetan onuradun izateko ezarritako inguruabarrak, baldintzak eta beharkizunak.

4. Dirulaguntza hauek emanen dira alkatearen erabakiaren bidez edo berak eskuordetutako organoaren erabakiaren edo ebazpenaren bidez, arloaren arabera eskudun den zerbitzu edo zentro kudeatzaileak proposatuta, Kontu-hartzailetzak fiskalizatu ondoren. Nolanahi ere, prozeduraren bukaera edo dirulaguntza bideratzeko modua izan daiteke hitzarmen baten bidez, eta hitzarmen horrek bete beharko dituzte urriaren 1eko 40/2015 Legean jasotako xedapenak (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legea).

Bi kasuetan, dirulaguntza emateko egintzak edo hitzarmenak izanen dute dirulaguntza emateko oinarri arauemaileen izaera, dirulaguntzen araudiaren ondorioetarako.

HIRUGARREN TITULUA.–JUSTIFIKATZEKO ARAUBIDEA

26. artikulua. Justifikazioaren gaineko arau orokorrak.

1. Justifikazioa nahitaezko egintza bat da dirulaguntzaren onuradunarentzat, eta berekin dakar egiaztatzea betetzen direla ezarritako baldintzak eta lortu direla dirulaguntza emateko egintzan aurreikusitako helburuak.

2. Gastuak frogatzeko, aurkeztu beharko dira fakturak eta froga-balio baliokidea duten gainerako dokumentuak, baliozkoak direnak merkataritzako trafiko juridikoan, edo administrazio-eraginkortasuna dutenak, jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak. Azken kasu horretan, baldin hala ezarri bada deialdian, dirulaguntza emateko ebazpenean edo hitzarmenean.

3. Justifikazioa hurrengo artikuluan xedatutako moduan dokumentatuko da, eta jarraikiz deialdian, dirulaguntza emateko ebazpenean edo hitzarmenean ezarritakoari.

4. Dirulaguntza eman bada hartzailearen egoera jakin batengatik, egoera bera baizik ez da frogatu behar, zuzenbidean onarturiko edozein bide erabiliz, betiere dirulaguntza eman aurretik. Betiere, horrez gain, kontrolak ezartzen ahalko dira hori hala dela egiaztatzeko.

5. Justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu ondoren, zerbitzu edo zentro kudeatzaileak txostena egin beharko du, adierazteko ea egokitzen den ordenantza orokor honetan edo deialdian eskatutako baldintzetara.

6. Dirulaguntza egiaztatzeko eskumena duen administrazio-organoak ikusten badu badaudela zuzendu daitezkeen akatsak, onuradunak aurkeztutako justifikazioan, horren berri emanen dio onuradunari, eta hamar eguneko epea emanen dio horiek zuzentzeko.

7. Ezarritako justifikazio-epea igaro eta administrazio-organo eskudunari zuzenketarik aurkeztu ez bazaio, organo horrek onuradunari eskatuko dio aurkez dezala hamabost eguneko epe luzaezinean. Justifikazioa apartatu honetan ezarritako epean aurkezten ez bada, itzuli egin beharko da, eta horrek berekin ekarriko ditu Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean ezarritako gainerako erantzukizunak. Justifikazioa apartatu honetan ezarritako epe gehigarrian aurkezteak ez du onuraduna salbuetsiko Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren arabera dagozkion zehapenetatik.

8. Betetzen ez bada dirulaguntza titulu honetan ezarritakoaren arabera justifikatzeko betebeharra, edo behar bezala justifikatzen ez bada, kobratzeko eskubidea galduko da osorik edo zati batean, eta, hala badagokio, dirulaguntza itzuli egin beharko da, ordenantza orokor honen IV. tituluan eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean ezarritako baldintzetan.

27. artikulua. Justifikatzeko modua.

1. Justifikatzeko, erabiliko da egindako gastuaren justifikazioko kontua, jarraikiz deialdiari, dirulaguntza emateko ebazpenari edo hitzarmenari. Betiere, onuradunak frogatu beharko du emandako dirulaguntzari eman zaion publizitatea, jarraikiz deialdian, ebazpenean edo hitzarmenean adierazitako baldintzei.

Justifikatzeko kontua aurkeztuko da jarraikiz deialdiak, dirulaguntza emateko ebazpenak edo hitzarmenak zehaztutako ereduari, eta gutxienez informazio hau jasoko du:

a) Jarduketa memoria bat, justifikatzeko betetzen dituela dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak. Bertan azalduko ditu egindako ekintzak eta lortutako emaitzak.

b) Memoria ekonomiko bat, frogatzeko egindako jardueren kostua. Honako hauek bilduko ditu:

–Diruz lagundutako jardueraren gastuen eta inbertsioen zerrenda sailkatu bat, identifikatuz hartzekoduna eta agiria, zenbatekoa, jaulkipen eguna eta, kasua bada, ordainketa eguna. Baldin dirulaguntza ematen bada aurrekontu baten arabera, adieraziko da zer desbideratze izan diren.

–Fakturak, edo merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea duten dokumentuak, edo administrazio-eraginkortasuna dutenak, aurreko paragrafoan aipatutako zerrendakoak. Bertan, gutxienez, adieraziko da emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, eta, hala badagokio, ordainketa frogatzen duen dokumentazioa.

–Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako dirulaguntzen edo diru-sarreren zerrenda zehatz bat, adieraziz bakoitzaren zenbatekoa eta jatorria.

c) Ondorioak eta lortutako emaitzak.

d) Baldin deialdiak ezarri badu dirulaguntzaren justifikazioa moduluka egin daitekeela, aurkeztu behar da moduluko jarduerak egin izanaren dokumentazioa.

Baldin deialdiak ezarri badu dirulaguntzaren justifikazioa moduluka egin daitekeela, ezar daiteke ez dela beharrezkoa aurkeztea artikulu honen b letrako bigarren puntuko fakturak eta frogagiriak. 2.

Justifikazioko kontuak eduki ditzake, gainera, beste agiri batzuk, eskatzen direnak deialdian, ebazpenean edo dirulaguntza ematean, jarraikiz Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren erregelamenduari.

28. artikulua. Justifikazio epea.

1. Dirulaguntzak justifikatu beharko dira ezarritako epean, jarraikiz deialdiari, emateko ebazpenari edo hitzarmenari.

2. Egin daitezke dirulaguntzaren zenbatekoaren heren bateko (gutxienez) justifikazio partzialak, azken justifikazioa izan ezik; izan ere, azken justifikazio hori egin daiteke dagoen gainerakoagatik, nahiz eta dirulaguntzaren herenera ez iritsi.

3. Dirulaguntza ematen duen organoak justifikazioa aurkezteko epea luzatzen ahalko du. Luzapen hori ez da izanen justifikaziorako epearen erdia baino handiagoa, eta, betiere, ez da hirugarrenen eskubideen kalterako izanen.

4. Luzapena onartzeko baldintzak eta prozedura dira urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluan xedatutakoak (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

29. artikulua. Gastu diruz lagungarriak.

1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, inongo zalantzarik gabe, behar-beharrezkoak direnak, baldin egiten badira ezarritako epean, hots, deialdiek, dirulaguntza emateko ebazpenek edo hitzarmenek ezarritako epean.

Gastu diruz lagungarriaren eskuratze-kostuak ez du inoiz izan behar merkatu-balioa baino handiagoa.

2. Deialdian, dirulaguntza emateko ebazpenean edo deialdian kontrakorik espresuki xedatu ezean, honako hau joko da egindako gastutzat: justifikazio-epea bukatu aurretik benetan ordaindu dena.

Ordainketaren justifikazioa honako hauen bidez egiten ahal da, hala badagokio eta deialdiak hala ezartzen badu:

a) Ordainketak eskudirutan.

Gastu horien ordainketa justifikatzeko fakturan bertan jarri behar da "hartze-agiria", igorlearen sinadurarekin eta zigiluarekin. Zigiluak jaso beharko ditu, gutxienez, bidaltzailearen izena eta IFZ.

b) Bankuko ordainketak.

1. Bankuko transferentzia.

Baldin transferentziaren edo kontuko helbideratzearen bidez ordaintzen bada, justifikatuko da zordunketa frogatzen duen laburpenaren, zordunketaren edo bankuko mugimenduaren bidez, eta, betiere, identifikatu beharko dira eragiketaren agindu-emailea eta onuraduna eta kitatzen den gastuaren justifikazio dokumentua edo kontzeptua. Telematikoki lortutakoak ere erabat baliozkoak izanen dira.

2. Txeke izenduna edo ordaindukoa.

Baldin txeke izenduna edo ordaindukoa erabiliz ordaintzen bada, hauek izanen dira frogagiriak: txeke edo ordaindukoaren kopia, eta justifikatutako eragiketari dagokion kontuko zordunketa jasotzen duen laburpena, finantza entitateak emana. Gastuaren kontzeptua behar bezainbeste zehaztu behar da.

3. Baldin gastu diruz lagungarriak gainditzen baditu kontratazio publikoen araudian kontratu txikietarako ezartzen dituen zenbatekoak, onuradunak eskatu beharko ditu, gutxienez, hiru hornitzaileren eskaintzak, betiere obrarako konpromisoa edo zerbitzua kontratatu baino lehen, edo ondasuna entregatu baino lehen, salbu eta, ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan ez badago behar adina enpresarik halakorik egiteko, emateko edo halakoz hornitzeko, edo gastua egin bada dirulaguntza eskatu baino lehen.

Aurkeztutako eskaintzen artean aukeratzeko, jarraituko zaie efizientzia eta ekonomia irizpideei, eta, baldin aukeratzen bada diru aldetik onuragarriena ez den proposamena, txosten baten bitartez berariaz justifikatu beharko da hori. Eskaintza horiek justifikazioan azaldu beharko dira, edo dirulaguntzaren eskaeran.

4. Gastuaren frogagiriei dagokienez, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Aurkeztutako fakturak edo frogagiriak izan beharko dira jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak, dirulaguntza jasotzen duen erakundearen izenean emanak eta laguntza ematen den urtekoak, eta bete beharko dute azaroaren 30eko 1619/2012 Errege Dekretua (errege dekretu horren bidez onetsi zen fakturatzeko obligazioak arautzen dituen erregelamendua).

b) Honako dokumentu hauen bidez justifikatu behar dira ondasun higiezinak alokatzeak sortutako gastuak, bai erakundearen egoitza alokatzeak, bai jarduerak egiteko edo programak gauzatzeko behar direnak alokatzeak, eta baita ondasun higigarriak alokatzeak sortutako gastuak ere (ekipo informatikoak, altzariak, tresnak, etab.):

  • a.–Alokairu-kontratuaren kopia konpultsatua, salbu Udalak jada baldin badauka.
  • b.–Alokairu-kuoten faktura edo fakturak. Errentatzailea PFEZri (pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga) lotutako pertsona fisikoa denean, fakturetan dagokion atxikipena agertu beharko da.

5. Honako gastu hauek ez dira inola ere diruz lagungarriak:

a) Banku kontuetako interes zordunak.

b) Interesak, errekarguak eta zehapen administratiboak eta penalak.

c) Prozedura judizialen gastuak.

6. Tributuak gastu diruz lagungarriak dira baldin dirulaguntzaren onuradunak benetan ordaintzen baditu. Ez dira inola ere gastu diruz lagungarritzat joko berreskuratzen edo konpentsatzen ahal diren zeharkako zergak, ezta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere.

7. Deialdian hala aurreikusten denean eta bertan adierazitako baldintzetan, zeharkako kostuak gastu diruz lagungarriak izanen dira, baldin onuradunak dirulaguntzaren xedeko jarduerari zati egokian egozten badio, kalkulua eginez guztiek onartzen duten kontabilitateko printzipio eta arauei jarraituz, eta, betiere, halako kostuak jarduera benetan egin den aldiari dagozkion neurrian.

30. artikulua. Onuradunek jarduera diruz lagunduak azpikontratatzea.

1. Onuradunak azpikontratua egin duela ulertuko da, baldin hirugarrenekin ituna egiten badu, dirulaguntzaren xede den jarduera osorik edo zati batean egiteko. Dirulaguntzaren xede den jarduera onuradunak berak egin ahal izateko egin behar dituen gastuen kontratazioa kontzeptu horretatik kanpo gelditzen da.

2. Azpikontratatzeko aukera deialdian aurreikusi beharko da, eta, erabiliz gero, bete beharko dira Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrak eta hura garatzeko erregelamenduak horri buruz ezarritako arauak.

31. artikulua. Justifikazioa egiaztatzea eta txostena.

Departamentu edo zentro kudeatzaileak egiaztatuko du dirulaguntzaren justifikazio egokia, eta, orobat, egiaztatuko du jarduera egin dela eta bete dela dirulaguntza ematea edo gozatzea dakarren xedea, behar diren baldintzetan, hots, Ordenantza Orokor honetan, deialdian, dirulaguntza emateko ebazpenean edo hitzarmenean ezarritako baldintzetan.

Egiaztatu ondoren, zerbitzu edo zentro kudeatzaileko funtzionarioak txostena eginen du, eta zentro horrek, Kontu-hartzailetzak fiskalizatu ondoren, proposatuko du aurkeztutako justifikazioa onartzea, edo espediente bat hastea deuseztatzeko eta/edo dirulaguntza itzultzeko, dagokiona.

32. artikulua. Dirulaguntza ordaintzea.

1. Dirulaguntza ordaintzeko, onuradunak aldez aurretik justifikatu beharko du gauzatu duela dirulaguntza emateko arrazoi izan zen jarduera, proiektua, helburua edo jokabidea, dirulaguntza arautzen duen araudian ezarritakoaren arabera.

Dirulaguntza osorik edo partez kobratzeko eskubidea galduko da, baldin behar bezala justifikatzen ez bada, edo gertatzen bada Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako arrazoietako bat, lege horren 42. artikuluan ezarritako prozedura aplikatuz.

2. Dirulaguntzaren izaerak justifikatzen badu, konturako ordainketak egiten ahalko dira. Konturako ordainketa horiek zatikatuak izaten ahalko dira, eta diruz lagundutako ekintzak gauzatu ahala egin daitezke. Aurkeztutako justifikazioaren araberako zenbatekoa ordainduko da.

Ordainketa aurreratuak ere egin daitezke, hau da, justifikazioa egin aurretik funtsak eman, dirulaguntzari lotutako jarduerak gauzatzeko finantzaketa gisa. Aukera hori eta berme araubidea berariaz ezarri beharko dira dirulaguntzaren deialdian.

Ezin izanen zaie onuradunei ordainketa aurreraturik egin, baldin eta horiek beren borondatez eskatu badute konkurtso-egoeraren deklarazioa, prozedura batean kaudimengabetzat jo badituzte, konkurtso-egoeran badaude –salbu bertan hitzarmen batek indarra hartu badu–, kontu-hartze judizial baten pean badaude edo, desgaitutzat jo badituzte (jarraikiz Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legeari), konkurtso-egoera deklaratzeko epaian ezarritako desgaikuntza aldia bukatu gabe.

Konturako ordainketak edo ordainketa aurreratuak egitea, eta berme araubidea, berariaz ezarri beharko dira dirulaguntzaren deialdian.

2. Dirlaguntza ezin izanen da ordaindu, baldin eta onuradunak ez baditu eguneraturik tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo dirua itzultzea bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen badu.

LAUGARREN TITULUA.–ITZULKETA

33. artikulua. Baliogabetasuna eta itzulketa. Arrazoiak eta prozedura.

1. Dirulaguntza bat emateko ebazpena baliogabetzeko arrazoiak dira Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 36. artikuluan ezarritakoak. Kasu horietan, aipatutako manuaren arabera jokatuko da.

2. Emandako dirulaguntzak kobratzeko eskubidea erabat edo parte batean galdu dela deklaratzen ahalko da, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako kasuetan. Ordainketa oso edo partzial bat egin bada, jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira, eta eskatuko dira dirulaguntza ordaindu zenetik itzulketa bidezkoa dela erabaki arteko berandutze-interesak. Horretarako, aplikatuko da behar den prozedura, hots, ezarrita dagoena Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 42. artikuluan eta lege horretako itzulketari buruzko gainerako manuetan.

3. Aplikatuko da dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren II. tituluan ezarritakoa.

BOSGARREN TITULUA.–ARAU-HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK

34. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

1. Dirulaguntzen arloko zehapen araubidea izanen da Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren IV. tituluan ezarritakoa.

2. Udalbatzako buruari dagokio titulu horretan ezarritako zehapenak ezartzeko eskumena; nolanahi ere, eskumen hori eskuordetzen ahal du.

SEIGARREN TITULUA.–KONTU-HARTZAILETZA ETA FINANTZA KONTROLA

35. artikulua. Kontu-hartzailetza eginkizuna.

1. Eduki ekonomikoko betebeharrak edo balore funtsen mugimendua eragiten ahal dituzten egintza, dokumentu edo espediente guztiak fiskalizatu eginen dira, aldez aurretik. Hori dena, honako hauei jarraikiz: Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 9.4.d) artikulua, Ordenantza Orokor honen 5.d) arti­kulua eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 244. artikulua (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Zehazki, honako egintza, dokumentu edo espediente hauek fiskalizatuko dira aldez aurretik:

a) Dirulaguntzei buruzko berariazko oinarriak.

b) Dirulaguntzen deialdien onespena.

c) Instrukzio organoak ebazpen proposamena formulatzea.

d) Dirulaguntzak zuzenean emateko proposamenak.

e) Dirulaguntzen justifikazioa onesteko proposamenak, edo dirulaguntza kobratzeko eskubidea osorik edo partez galtzeko proposamenak; azken kasu horretan, dirua itzultzeko eskatuz edo eskatu gabe.

f) Dirulaguntza kobratzeko eskubidea osorik edo partez galtzeko proposamenak; dirua itzultzeko eskatuz edo eskatu gabe.

2. Aurreko c), d) eta e) letretan jasotako kasuetan, aldez aurreko fiskalizazioa mugatuko da honako puntu hauek egiaztatzera (jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 248. artikuluari –Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea–):

a) Oro har, puntu hauek egiaztatuko dira:

–Kreditu egokia eta nahikoa izatea.

–Organoaren eskumena.

–Udalbatzaren osoko bilkurak erabakitako gainerako puntu osagarriak.

b) Dirulaguntzako emateko ebazpen proposamenak: instrukzio organoak egindako ebazpen proposamena, norgehiagokako araubideko dirulaguntzak direnean.

–Dirulaguntzak zuzenean ematen direnean, espedientean egotea zerbitzu edo zentro kudeatzaileak egindako txostena, Ordenantza Orokor honen 24.2, 25. eta 26.4 artikuluetako edukiarekin.

c) Dirulaguntzen justifikazioa onesteko proposamenak, edo dirulaguntza kobratzeko eskubidea osorik edo partez galtzeko proposamenak; azken kasu horretan, dirua itzultzeko eskatuz edo eskatu gabe.

–Zerbitzu edo zentro kudeatzaileak behar bezala arrazoituta egindako proposamena izatea.

36. artikulua. Finantza-kontrola.

1. Dirulaguntzen finantza kontrola eginen zaie onuradunei eta, hala badagokie, erakunde laguntzaileei, Azkoiengo Udalak Azkoiengo Udalaren aurrekontu orokorren kargura emandako dirulaguntzei dagokienez.

2. Dirulaguntzen finantza kontrolak honako hauek egiaztatu beharko ditu:

a) Onuradunak egoki eta zuzen lortu duela dirulaguntza.

b) Onuradunek eta erakunde laguntzaileek bete dituztela dirulaguntza kudeatzeko eta aplikatzeko dituzten betebeharrak.

c) Onuradunek eta erakunde laguntzaileek egoki eta zuzen justifikatu dutela dirulaguntza.

d) Onuradunek eta erakunde laguntzaileek aurkeztutako justifikazioaren arabera, dirulaguntzarekin finantzatu diren eragiketen errealitatea eta erregulartasuna.

e) Diruz lagundutako jarduerak egoki eta zuzen finantzatu direla, behar diren baldintzetan, hots, honako hauetan ezarritako baldintzetan: Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 19. artikuluko 3. apartatua eta Ordenantza Orokor honen 10. artikulua.

f) Ea baden onuradunek eta erakunde laguntzaileek administrazioari deklaratu ez dizkioten gertaerarik, inguruabarrik edo egoerarik, eta ea horiek eraginik izan duten diruz lagundutako jardueraren finantzaketan, dirulaguntza behar bezala eskuratzeko, erabiltzeko edo justifikatzeko, edo dirulaguntzarekin finantzatu diren eragiketen benetakotasunean edo erregulartasunean.

3. Betiere, finantza kontrola eginen zaie aurreko artikuluko baldintzetan aldez aurreko fiskalizazio mugatua egin zaien egintza, dokumentu edo espedienteei.

4. Finantza kontrolari aplikatuko zaio honako hauetan ezarritakoa: Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren III. titulun eta hamalaugarren xedapen gehigarria eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 249. artikulua (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Lehenbiziko xedapen gehigarria.–Araubide osagarria.

Ordenantza orokor honetan aurreikusten ez den guztirako, aplikatuko da azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra), baita uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua ere (errege dekretu horren bidez onesten da Dirulaguntzei buruzko Erregelamendua).

Bigarren xedapen gehigarria.–Dirulaguntzen Datu Base Nazionala.

Dirulaguntzen barne-kudeaketaren ondorioetarako, zerbitzu edo zentro kudeatzaileek bete beharko dituzte Dirulaguntzen Datu Base Nazionalari edo hala eskatzen duten gainerako erakundeei informazioa bidaltzeko betebeharrak.

Xedapen iragankorra.–Prozeduren araubide iragankorra.

Ordenantza orokor hau indarrean jartzen den unean hasita dauden dirulaguntzak emateko prozedurei aplikatuko zaie hasi ziren unean indarrean zegoen araudia. Horren ondorioetarako, prozedura hasitzat jotzen da norgehiagokako dirulaguntzetarako deialdia onesten den unetik, eta, zuzenean emateko dirulaguntzetarako, dirulaguntza emateko ebazpena ematen den unetik edo hitzarmena sinatzen den unetik.

Aurreko apartatuan xedatutakoa hala izanik ere, ordenantza orokor honetan ezarritako zehapen araubidearen prozedurak aplikatuko dira indarrean jartzen denetik.

Xedapen indargabetzailea.

Indargabetuta gelditzen dira Ordenantza Orokor hau indarrean jartzean indarrean zeuden gainerako dirulaguntzen oinarri arauemaileak, baita Azkoiengo Udalak dirulaguntzen araubide juridikoari buruz onetsitako beste edozein arau ere, galarazi gabe udal aurrekontua betearazteko oinarrietan ezarritakoa.

Azken xedapena.

Ordenantza Orokor hau behin betiko onetsi ondoren, bere testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu ondoren jarriko da indarrean.

Iragarkiaren kodea: L2408386